Txirrindularitza

Txirrindularitza
2013-07-29 19:39:10
Taldeka Aloña Mendi-Ulma laugarrena izan zen
Julen Umerez hirugarren Azpeitiako San Ignacio sarian

Bigarren astez jarraian Aloña Mendi-Ulma taldeko txirrindulari gazteak podiuma zapaldu du. Pasaden astean Ordizian bigarren izan bazen, aste honetan Azpeitiako San Ignacio sarian hirugarren postua lortu du oñatiko txirrindulariak.

 

Atzo arratsaldean jokatu zen Azpeitian kadete mailako San Ignacio txirrindulari probaren XXXIII. edizioa. Guztira 75 txirrindularik parte hartu zuten lasterketan eta azkarrena Aratz Olaizola Zarauztarra izan zen berriz ere. Ihes eginda iritsi zen Zarautzarra helmugara eta antolakuntzak markaturiko 72 kilometroak 1:57:57 osatu zituen.

 

Bigarren posturako ordea, lau txirrindulariren arteko sprinta ikusi genuen eta laukote honetan bigarren gizonik azkarrena izan zen Julen Umerez Oñatiarra, sailkapen orokorreko hirugarren postua berretsiz. Taldekako sailkapen orokorrean, Aloña Mendi-Ulma taldeak laugarren postua eskuratu zuen.

 

Lasterketako informazio eta sailkapen ofizial guztiak hemen.

Julen Azpeitiako podiumean. Argazkia: Gtxi.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.