Triatloia

Triatloia
2013-07-15 10:11:05
Bi hirugarren postu lortu dituzte. Taldeka Plentzian eta Mikel Ugartek Tudelan
Asteburu oparoa Oñatiko Triatloi Taldearentzat

Euskal zirkuitoko triatloi denboraldia bere azkenetan dagoen honetan, Oñatiko Triatloi taldearentzat, asteburu oparoa izan da. Izan ere, asteburuan jokatu diren proba ezberdinetan, bi brontzezko domina lortu dituzte gure triatletek. Larunbateko Plentziako akuatloian, taldeka OTT hirugarren izan zen eta Tudelan berriz, Nafarroako triatloi txapelketan, Mikel Ugartek beste horrenbesteko emaitza lortu zuen arlo indibidualean.

 

OTT hirugarren Plentzian

Larunbata arratsaldean Plentziako herrian akuatloia ospatu zen. Euskadiko Txapelketa izan zelarik modalitate horretan. Euskoman Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu zuten eta sprint (2.5km-1km-2.5km) distantzian lastertu zen. Esan akuatloian, korrikako lasterketa eta igeriketa uztartzen direla.

 

Garaile, Ibone Sanchez (Urola T.T.) laudiotarra emakumezkoetan eta Gartner Niklas alemaniarra gizonezkoetanizan ziren. 2013ko Euskadiko Akuatloi Txapeldunak berriz, Ibone bera emakumezkoetan eta Almedin Mustafic (C.D. Ciclos Gorliz) sopelanatarra bilakatu dira. OTT-ko kide Andoni Correas 6. izan zen sailkapen orokorrean. Taldeka berriz, Azkoitiko Triatloi Taldea taldea izan zen garaile. Aipatzekoa, Oñatiko Triatloi taldeak lortu zuen hirugarren postua. Proban puntuatu zuten hiru ordezkariak Andoni Correas, Kepa Alberdi eta Iban Perez izan ziren. Sailkapen guztiak hemen

 

Mikel Ugarte hirugarren Tudelan

Larunbatean bestalde, Nafarroako sprint triatloi txapelketa jokatu zen Tudelan. Guztira 150 partehartzaile bildu zituen probak. Bero itzela egin zuen (33º-tik gora) lasterketa osoan zehar eta horrek asko baldintzatu zuen probaren eta lasterkarien egoera. 750 metro igerian, 20 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika egin behar izan zituzten bertaratutako guztiek.

 

Guztietan azkarrenak Martin Ignacio Müller (Saltoki) gizonezkoetan eta Ana Casares (AC Triatlon) emakumezkoetan izan ziren. Hemen ere OTT-ko Mikel Ugartek lasterketa oso ona egin zuen. Uretatik Ander Sanchez Gasteiztarrarekin batera irten zen lasterketa buru. Ondoren bizikletan eta lasterka saiatu zen lehen postu horiek mantentzen, baina tenperatura altuek eta aurkariek ezarritako erritmo biziek eragina izan zuten eta azkenean hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen oñatiko triatleta gazteak. Pena bat, bigarren postua sprint-ean galdu baitzuen. Hala ere, emaitza honekin beste behin berretsi du, kirol honetan debuta egin duen denboraldian, gauza politak egiteko gaitasun handia daukala Ugartek.

Plentzian OTT taldeak lorturiko garaikurra.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.