Besteak

Besteak
2018-04-18 10:35:26
15 BIZIKLETA, ELIPTIKA 1 ETA ROKODROMOAN KOLTXONETA ZORUA JARRIKO DIRA
19.000€ Zubikoako fitness gela hobetzeko

19.000€-ko inbertsioa egingo du udalak Zubikoa kiroldegiko fitness gelan. Aretoa hornitu eta eskaintzen den zerbitzua hobetu nahian, bizikletak, eliptika eta rokodromoko zorua berriztuko dira.

 

Gimnasioa hobetu eta kalitate hobeko materialekin hornitzeko, hainbat inbertsio egitea onartu zuen udalak pasaden osteguneko gobernu batzarrean. Fitness gelako areto bizikletak eta eliptika erosiko dira eta rokodromoan, koltxoneta zorua jarriko da.

 

Konkretuki 15 areto bizikleta berri eta eliptika bat erosiko dira. Bizikletak oso zaharkituta daude eta eliptika makinen erabilera altua ikusita, bat gehiago erostea erabaki da. Fitness gelako makineria hornidurako erosketek ia 15.000 euroko inbertsioa eskatuko dute.

 

Rokodromoko zorua

Bestalde, rokodromoko instalazioa hobetzeako beharra ere ikusi zen. Haur eta gaztetxoei zuzendutako eskalada ikastaroez gain, bere kabuz doazen erabiltzaile kopurua oso altua izaten baita. Guztien segurtasuna bermatze aldera,  34.5 metro koadroko koltxoneta-zorua jartzea onartu da. Kasu honetan, aurrekontua ia 4.000 eurokoa izango da.

Besteak beste, bizikleta berriak jarriko dira.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.