Txirrindularitza

Txirrindularitza
2018-04-12 09:49:15
BELAUNEKO LESIOEN ONDORIOZ TXIRRINDULARITZA UTZI BEHAR IZAN DU
Julen Umerez: «Ziklismoak utzi dizkidan lagunekin gelditzen naiz»

Eskuin belauneko lesioa osatu ezinean dabilela ikusirik, ziklismoa uzteko erabakia hartu du Julen Umerezek. Hiru aste pasa dira sendagilearen gomendioz erabakia hartu zuenetik eta oraindik, erabat atsekabetuta agertu zen atzo Oñati Irratiko kirolen txokoan. Eta hein handi batean normala da. Bi ebakuntza eta ondorengo errekuperazio prozesu luzeak igaro ostean, afizionatu mailako hirugarren urteaz minik gabe gozatzea amesten baitzuen Ampokoak. Baina ez da posible izango. Bada, errendimenduko kirola utzi, eta aurrerantzean, beste era batera gozatu beharko du bere pasio izan den bizikletaz.

 

21 urte bete berritan, bere kirol ibilbideko erabaki gogorrena hartu behar izan du Julen Umerez oñatiarrak. Hiru urteko borroka luze eta amaigabe baten ostean, eskuin belauneko arazoak desagertzen ez direla ikusita, errendimenduko kirola alde batetara utzi behar izan baitu. Eta erabakia ez da batere erraza izan. Ampokoaren iritziz, txirrindularitza bere bizitzako zati oso garrantzitsu bat baitzen: «9 urte egin ditut bizikleta gainean eta kirol honek, bizitza estilo bat markatu dit».

 

2015a izan zen Umerezen kirol ibilbieko urterik onena. Jubeniletako azken denboraldian, bere mailako Gipuzkoako ziklista onenaren saria jaso zuen. Garaipen bakarra lortuta, baina lasterketa guztietan aurrean ibilita, Ampo taldera pasa zen. Baina afizionatu mailara igaro zenetik, amaierarik gabeko gurutzebide batean sartuta egon da. Eskuin belaunak bi ebaketa gainditu behar izan ditu eta pasaden urte amaieran arazoak berriz ere agertu zirela ikusirik, ez zaio besterik gelditu. «Kolpe gogorra izan da niretzat, baina osasuna, txirrindularitzaren gainetik dago. Momentu txarrak pasako ditut, baina ziklismoak eman dizkidan lagunekin gelditzen naiz» zioen.

 

Animo mezuekin hunkituta

Oñati Irratiko emanaldiko gonbidatuetako bat izan zen Ampokoa, atzo eguerdian. Ia ordu erdi iraun zuen elkarrizketan, erabat hunkituta agertu zen. Lesioaren nondik norakoak azaltzeaz gain, bere kirol ibilbideko errepaso sakon bat ere egin baitzuten.

 

Hala ere, elkarrizketako unerik berezienak, amaieran iritsi ziren. Egun, bere taldekide eta Markel Irizarren animo mezuak entzun zituenean, erabat hustu baitzen Oñatikoa. Momentu zail hauetan bere alboan izan diren guztiei eskerrak emanez agurtu zen Umerez.

 

Ondorengo podcastean entzun dezakezue elkarrizketa:

 

Umerez, iazko lasterketa batean. Argazkia: Silvia Cermeño Martinez

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.