Besteak

Besteak
2018-03-28 16:23:02
BORJA MOIUAK ASTELEHENEKO BILERAREN BERRI EMAN DU GAUR OÑATI IRRATIAN
Foru Aldundiak ezagutzen du dagoeneko, Oñatiko Eskola Kirolaren egitasmo berria

Eskola kiroleko ordezkaritza zabal bat Foru Aldundian egon zen astelehen goizean. Iokin Garai lehendakaria, Oskar Carrascal kirol teknikaria, Egoitz Atxaga koordinatzailea eta Borja Moiua udaleko kirol batzordeburua, Oñatiko eredu berritzailea aurkeztera joan ziren bertara. Eta azken honek, gaur eguerdian Oñati Irratian baieztatu duenez, maiatza hasieran aurkeztuko dute, datorren urtean martxan jarriko den egitasmo berria.

 

Urtetako gogoeta eta azterketa sakon bat egin ostean, Eskola Kiroleko eredu berria ia prest dauka eratu berri den elkarteak. Hiru ikastetxeek, udalaren babes osoa izan dute prozesu guztian zehar eta 70eko hamarkada hasieran aitzindari izan zen egitasmoak, erreferente izaten jarraitu nahi du. Aurten 45 urte bete dituen programak, aurrerapauso handia emango baitu datorren ikasturtean.

 

Irailetik aurrera martxan jarriko den eredua, berritzailea izango da. Lehiakortasuna murriztu, eta neska-mutikoen hezkuntza bermatzea izango baita oinarria. Kirolak bere baitan dakartzan baloreak (adiskidetasuna, bizikidetza, osasuna, errespetua, talde-lana...) erakutsi nahi zaizkie haurrei eta aukera zabala eskainiz (20 kirol baino gehiago), formakuntza integral bat eskaini nahi zaie guztiei.

 

Oinarri sendoak

Egungo egoerara egokitu beharra izan badu ere, Oñatiko Eskola Kirolak, oinarri oso sendoak ditu. Parte-hartzeari dagokionean, adin-tarte horietan dauden %81a (6-12 bitarteko 409 haurren artean 332k eman dute izena) dago asteburuetako ekintzaren batean. Baina Moiuak berak Oñati Irratian adierazi duenez, datu horiek badute bestelako irakurketarik.

 

Izan ere, asteburuetako jarduerak oso arrakastatsuak badira ere, astean zeharreko programak, jende gutxiago mugitzen du. Eta, besteak beste, horixe da hobetu nahi den gauzetako bat. «Gaur egun, asteburuetan lehiatzera joaten dira eta lehiatu ahal izateko, aurrez kirola ezagutu, eta landu egin behar da astean zehar» esan du Moiuak.

 

Kirol eskolekin eta bestelako eragileekin elkarlanean aritzearen garrantzia ere azpimarratu nahi izan du batzordeburuak. Astelehenean bileran jaso zituzten inpresio eta xehetasunak emateaz gain, herritar askoren ahotan dabilen kiroldegiaren erreformari buruz ere, hitz egin dute eguerdiko irratsaioan.

 

Hemen daukazue elkarrizketa guztia entzungai:

 

Oñatiko ordezkaritza, Foru Aldundiko sarreran.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.