Besteak

Besteak
2018-02-23 12:14:07
EGOITZ ATXAGA TXINTXURRETA DA ERREFORTZURAKO TEKNIKARI BERRIA
Kirol zerbitzua indartu du udalak, etorkizuneko erronka garrantzitsuei aurre egiteko

Udaleko kirol zerbitzua indartu nahian, errefortzurako teknikari berri bat kontratatu du udalak. Azterketaldian aurkeztu ziren 8 hautagaien artean, Egoitz Atxaga Txintxurreta izan da prozesua osorik gainditu duen bakarra eta dagoeneko, bi aste daramatza, kirol teknikari eta Eskola Kiroleko arduradunekin buru-belarri lanean.

 

Zubikoa kiroldegiko eraberritze lanek edota Eskola Kiroleko aldaketek, garrantzia handia izango dute legealdi amaiera honetan. Hori horrela, azken urteetan lanez gainezka zebilen kirol zerbitzua indartzea erabaki du udalak. Kirol teknikari eta batzordearen egunerokoan lagundu, eta nagusiki, eskola kirolaren koordinazio lanak egingo ditu Egoitz Atxagak. Diseinatutako programa urtebetean gauzatzea espero da eta horregatik, lanpostua aldi baterako kaleratu zuen udalak.

 

Kirol teknikari berriak eskola kirolaren eredua egokitu, kudeatu eta koordinatzearen ardura izango du, eta udal kirol planifikazio estrategikoaren garapenean lagunduko dio egungo teknikariari. Eskola kirola programaren arlo didaktiko-pedagogikoa diseinatu eta koordinatu beharko du, eskola kiroleko monitoreei formakuntza osagarria eman beharko die, laguntza teknikoa eta lanen koordinazioa eta antolaketa nahiz jarraipena eta ebaluazioa eginez.

 

Era berean, programarako epaileen poltsa osatu eta horiei ere laguntza teknikoa eman beharko die eta eskola kirola programaren barne eta kanpo komunikazioa diseinatu beharko ditu, besteak beste.

 

Eskola Kirola

Eskola kirola aldaketa prozesuan dago Oñatin. Urteetan mantendu den ereduaz hausnarketa egin zen eta egokitu beharra zegoela ondorioztatu zen. Lehen aldaketa gauzatu da jada, Lehen Hezkuntzako hiru ikastetxeek Eskola Kirola Elkartea sortu baitzuten irailean.

 

Baina egungo eskola kirolaren jardunean aldaketa nabarienak datorren ikasturtean antzemango direla aurreratu dute. Guzti hori gorpuztu eta koordinatzearen ardura izango du beraz, kontratatu berri den kirol teknikariak.

Egoitz Atxaga eta Oskar Carrascal, Zubikoako bulegoan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.