Igeriketa

Igeriketa
2018-02-15 15:14:13
IRATI DELGADO ETA ENAITZ SAGASTA IZAN DIRA SARITUAK
Bost domina Aloñako igerilarientzat, alebin mailako neguko Gipuzkoako Txapelketan

Aloña Mendiko alebin mailako igerilari gazteek, lan bikaina egin zuten otsaileko lehen asteburuan, Gipuzkoako neguko txapelketan. 16 ordezkari eraman zituen talde oñatiarrak denboraldiko lehen hitzordu garrantzitsura eta guztien artean, Irati Delgado eta Enaitz Sagasta izan ziren gehien nabarmendu zirenak. Lehenak, hiru domina poltsikoratu zituen, eta Sagastak beste bi.

 

Irati Delgadok, brontzezko bi domina eta zilarrezko beste bat eskuratu zituen. 2006 urtean jaiotako igerilariak, lan txukuna egin zuen distantzia eta modalitate ezberdinetan. 200 bizkar (2 minutu 53 segundu) eta 100 librean (1 minutu 16 segundu) esaterako, kategoriako hirugarren igerilari onena izan zen eta 100 bizkarrean (1 minutu 22 segundu) berriz, Gipuzkoako azpitxapeldun.

 

Enaitz Sagastak berriz bi domina lortu zituen. 200 estiloetan (2 minutu 48 segundu) Gipuzkoako txapeldun izan zen eta 100 bizkarrean (1 minutu 18 segundu), 2005 urteko igerilarien arteko hirugarren kronorik onena gauzatu zuen.

 

Hurrengo hitzorduak

Alebinen Gipuzkoako Txapelketa osatuta, asteburuan, infantil, junior eta absoluto mailako igerilarien txanda izango da. Aloña Mendik 19 igerilari sailkatu ditu Irunen jokatuko den hitzordura eta hasierako helburua, markak hobetu, eta posible den heinean, Euskal Herrikoetarako txartelak lortzea izango da.

 

Izan ere, bi txapelketa hauetan gehien nabarmendu direnek, martxoan zehar lehiatuko dituzte Euskal Herriko Txapelketak. Gaztetxoenek hilaren 3-4an Tolosan, eta absolutoek berriz, 17-18an Iruñan.

Enaitz Sagasta, gaurko goizeko entrenamendu amaieran.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.