Mendia

Mendia
2013-06-28 10:27:14
Proba Vilaller-en (Lleida) jokatuko da, 42km-tako distantzian
Iban Letamendi Espainiako mendi txapelketan izango da igandean

Igande honetan, 2013 urteko mendi lasterketen Espainiako txapelketa ospatuko da Vilaller (Lleida) herrian. Euskal Selekzioak 12 kideko ordezkaritza eramango du txapelketara, sei gizonezko eta beste sei emakumezko. Helburua Autonomien artekoa Euskal Herrira ekartzea izango da.

 

Euskal herriko koloreak defendatuko dituzten ordezkariak hauek izango dira: Jokin Lizeaga, Aritz Egea, Hassan Ait Chaou, Imanol Goñi, Fernando Etxegarai, Iban Letamendi eta Oier Ariznabarreta gizonezkoetan eta emakumezkoetan berriz, Maite Maiora, Leire Agirrezabala, Aitziber Ibarbia, Nerea Amilibia, Elena Calvillo eta Silvia Trigueros-ek osatuko dute taldea.

 

Eneko Aliende euskal selekzioko hautatzailea baikorra da: "Taldean ze maila daukagun ikusita, helburua Autonomien arteko txapelketa irabaztea izango da. Korrikalari oso onak ditugu, oso erregularrak, eta lehen lau korrikalariak puntuatzen dutenez, irabazteko aukera asko ditugu, bai gizonezkoetan zein emakumezkoetan".

 

Zirkuitu oso gogorra

Txapelketarako diseinatu duten zirkuituaren zailtasuna begi-bistakoa da. 42 km (maratoia) lasterketa izango da eta gorabehera metatua berriz, 3000 m. positibokoa. Hala ere, astean zehar zirkuituko puntu batzuetan pilatu den elur kantitatearen ondorioz, antolakuntzatik azaldu dute, zirkuituan aldaketa txikiren bat egon daitekeela. Lasterketako informazio gehiago hemen.

 

Iban Letamendi gogotsu

Gaur arratsaldean irtengo dira gure ordezkariak Katalunia aldera. OK Magazineak, Iban Letamendi oñatiarrarekin hitz egiteko aukera izan du eta oso pozik dagoela adierazi digu. Maila eta gogortasun handiko txapelketa honetan, barruan daukan dena ematen saiatuko dela eta helburua Autonomien arteko txapelketa irabaztea izango dela. Hemen dituzue letamendiren adierazpenak:

 

Iban aurtengo Zegama-Aizkorri lasterketan. Argazkia: Zegama-Aizkorri.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.