Mendia

Mendia
2018-01-29 14:19:04
ETXERA TRAIL MENDI LASTERKETA IRABAZI DU ASTEBURUAN
Xabi Lete berriz ere protagonista

Pasaden astean Garingo mendi lasterketan ikasturteko lehen podiuma lortu ostean, protagonista dugu beste behin, Xabi Lete mendi lasterkaria. Atzo goizean, Gernikan jokatu zen Etxera Trail mendi lasterketako gizonik azkarrena izan baitzen txantxikuarra.

 

Estreinatu du dagoeneko, aurtengo garaipenen palmaresa Xabi Lete mendi lasterkariak. Pasaden astean Garineko mendi lasterketan hirugarren egin ostean, urrats pare bat eman, eta asteburuan, Etxera Trail mendi lasterketako garaile izatea lortu du oñatiarrak. Atzo goizean jokatu zen Gernikan proba honen bigarren ekitaldia, eta Lete, eta Imanol Goñi, eguneko korrikalaririk indartsuenak izan ziren.

 

15,5 kilometroko ibilbidea (+ 693 metro desnibela) gainditu ostean, elkarrekin iritsi ziren helmugara eta adostuta edo, glehen postua eta honenbestez, probako garaipena, Leterentzat izan zen. Txantxikuarrak 1:19:47 gurutzatu zuen helmuga arrastoa eta ondoren, segundu bakarrera, iritsi zen Goñi. Gizonezkoen podiuma Iurgi Etxeandiak osatu zuen.

 

Jon Lasa eta Ainara Uribarri oñatiarrek egindako lana ere aipagarria izan zen. Aurrenak hamargarren amaitu zuen eta bigarrenak, podiumetik segundu batzuetara gurutzatu zuen helmuga laugarren postuan.

 

Idiazabaleko Herri Krosa

Lasterketa ezberdinekin jarraituz, Idiazabalen ere, tradizio handiko lasterketa jokatu zen atzo goizean. Bertako herri krosaren 38. ekitaldian, Oñatiko ordezkaritza zabala ikusi genuen eta guztien artean gehien nabarmendu zena, Marisol Ramos beteranoa izan zen. Emakumezkoen sailkapenean bigarren postua lortu zuen Aloña Mendiko korrikalariak. Garailea, Izaro Rubio izan zen.

 

Beteranoen artean azkenik, Ramos izan zen probako emakumerik onena eta podium berezi honetan, Miren Josune Bikuñak hirugarren postua eskuratu zuen.

Lete eta Goñi, lasterketako azken metroetan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.