Futbola

Futbola
2013-06-25 10:38:32
Datorren denboralditik aurrera bigarren elastikoa beltza eta horia izango da
Aloñak omenaldia egingo dio herriko aurreneko futbol taldeari

Aloña Mendiko futbol saila ofizialki 1949. urtean sortu zen arren, Oñati eta futbolaren arteko aurrekariak dexente lehenagokoak dira. Historia liburuek diotenez, herriko lehen futbol albisteak 1920-21 urtekoak izan baziren ere, Oñatiko lehen futbol taldea ofizialki 1924. urtean agertu zen. Orduko Aloña Mendi horren elastikoak hori eta beltzak ziren. Talde hori omendu nahian, datorren denboralditik aurrera Ohorezko Erregional mailako taldearen bigarren elastikoa, tankera horretakoa izango da.

 

Historia pixka bat

Plazako frontoiaren ondoko zelaia, Foruen Enparantza bera eta San Martineko inguruak izan ziren futbolean jokatzeko erabiltzen ziren lehen zelaiak. Futbol zelai bat topatzea zen orduko jokalarien nahia, baina ez zen batere erraza izan. Hala ere, hilabete askotako lanaren ondorioz, Doroteo Arrazolaren eskutik iritsi zen lehen futbol zelai ofiziala herrira; Ibarrako zelaia. 750 pezetako errenta ordaindu zuen, zelaia lortzearen truke.

 

Futbol zelaia lortuta, elkarte ofizial bat eratzea lortu zen. Maiatzean egindako batzar baten ondotik, C.D. Aloña Mendi taldea eratu baitzen. Lehen presidentea Luis Garay Mendia izan zen. Ilusio handia sortu zuen elkarteak eta 2 hilabete geroago 150 bazkide zituen iada. Zelaiaren inaugurazio partida 1922ko abuztuaren 20an jokatu zen herriko bi taldeen artean. Bitxikeria bezala esan, partidako takillan 23 pezeta batu zituztela.

 

Bi urte hauetan partido ugari jokatu ziren baina, taldeak uste baino garaipen gutxiago lortzen zituenez, herritarren ilusioa gainbehera etorri eta 1924. urte hasieran C.D. Aloña Mendi taldea txapelketatik erretiratu eta desagertu egin zen. Zelaia ere utzi beharra izan zuten eta aurrerantzean, San Martin inguruan jokatzen ziren herriko futbol partiduak.

 

Omenaldia egingo zaie

Pasaden ostiraleko batzarrean argitu zutenez, datorren denboraldian 90 urte beteko dira herrian Aloña Mendiren lehen futbol taldea sortu zela. Horregaitik zuzendaritzatik omenaldi bat egitea erabaki da. Lehen aipatu dugun bezala, futbol talde horren elastikoak serikusi gutxi zeukan gaur egungo Aloña Mendiko elastiko gorriarekin. Duela 90 urteko taldearen koloreak, horia eta beltza baitziren. Hori horrela, talde historiko horri keinu bat egin nahian, 2013/2014 denboralditik aurrera, Aloña Mendiko lehen taldearen bigarren elastikoa tankera horretakoa izango da. Hauek izango dira Ohorezko Erregional mailako taldearen bigarren elastiko eta jantzi berriak.

Hori eta beltza izango da talde nagusiaren bigarren jantzia aurrerantzean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.