Duatloia

Duatloia
2017-11-23 08:37:44
ERRELEBOEN MODALITATEA IRABAZI DUTE ARKONADA ETA ALTUBEK
Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituko txapeldunak!

Saioa Arkonada eta Jon Altubek bikoteak, Euskal Herriko mendi duatloi txapelketa irabazi berri du, erreleboen modalitatean. Igandean, Getarian jokatu zen probak, itxi zuen aurtengo denboraldia. Eta maila oso erregularra erakutsiz, sorpresaz, baina merezimendu osoz, eraman dute saria txantxikuarrek. Atzo goizean, Oñati Irratiko kirolen txokoan hitz egin zuen bikoteak.

 

Ustekabeko handia eman du Saioa Arkonada eta Jon Altube bikoteak Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituaren zazpigarren ekitaldian. Biak ala biak, estreinekoz aritu dira elkarrekin era honetako kirol batean eta arlo indibidualean esperientzia izanik ere, mendi duatloian, eta erreleboka aritzea, «esperientzia berri bat» izan dela onartu zuen bikoteak, atzoko elkarrizketan.

 

Aurtengo zirkuituak hamar proba puntuagarri izan ditu. Irailaren 2an eman zitzaion hasiera denboraldiari Igartzan, eta azken proba, igandean lehiatu zen, Getarian. 12 astetan, 10 proba egitea «gogorra» izan dela diote, baina era berean, «asko gozatu» dutela ere onartu zuten.

 

Erregulartasun handia

Hasierako nahia kirol diziplina berri hau ezagutzea bazen ere, asteek aurrera egin ahala, helburua dexente aldatu da. «Proba gehienetan ibili gara aurreko postuetan eta konturatu gabe, zirkuitu erditik aurrera gure helburuak aldatu egin ziren. Oso lehiakorrak gara eta aukerak genituela ikusi genuenetik, jardun dugu txapel horren bila» zioten.

 

Denboraldi osoan erakutsitako erregulartasunak eman die garaipena Arkonada eta Altuberi, baina azken probara arte gogor lehiatu behar izan dutela adierazi zuten. «Parekotasun handia izan dugu beste bikote batzuekin eta azken asteetan dexente sufritu behar izan dugu garaipen hau lortu ahal izateko».

 

Kasu berezia

Arkonada eta Altuberen kasua ez da oso ohikoa kirol munduan. Senar emazte izanik, eta batez ere, bi alaba txiki izanik, oso arraroa baita, biak elkarrekin lehiatzen ikustea. «Aurkariak eta antolatzaileak harrituta gelditu dira. Egia esan ez dira horrelako kasu asko ikusten, baina ondo antolatzen bazara, eta batez ere, aiton-amonen laguntza baduzu, posible dela erakutsi dugu» zioten.

 

Atzo goizeko elkarrizketak askorako eman zuen. Ibilbidean izan dituzten gora-beherak azaltzeaz gain, proba egunetan nola antolatzen ziren ere, azaldu baitzuen bikoteak. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

Arkonada eta Altube Getarian, txapeldunaren garaikurrarekin.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.