Besteak

Besteak
2017-11-22 08:57:34
MONDRAGON UNIBERTSITATEA, ULMA ETA EUSKADI MURIAS TALDEKO ORDEZKARIEKIN
Babesletza estrategiaren gaineko mahai-ingurua egingo da gaur Kultura Etxean

Eskualdeko udaletako kirol zerbitzuek antolatutako jardunaldien baitan, babesletza estrategien inguruko mahai-ingurua egingo da, 18:00etan, Kultura Etxeko zine aretoan. Mondragon Unibertsitatea, Ulma eta Murias-Euskadi taldeko ordezkariek hitz egingo dute bertan. Parte hatzea irekia eta doakoa da, baina izena ematea eskatzen da www.debagoiena.eus atarian.

 

Kirol elkarte eta taldeen komunikazio alorra hobetzeko helburuz, hiru hitzaldi osagarri antolatu ditu, Debagoieneko Mankomunitateak. Azaroaren 8, kirolean markak lantzearen garrantziaz jardun zuten Arrasaten. Pasaden asteazkenean ostera, sare sozialak eta komunikazio estrategiak izan zituzten hizpide Bergaran. Eta hitzaldi-zikloa osatzeko, babesletza estrategiaren gaineko mahai-ingurua egingo da gaur Oñatin.

 

Gonbidatuak, Mondragon Unibertsitateko Susana Azpilikueta, Ulma taldeko Raul Garcia eta Murias Euskadi txirrindulari taldeko Jon Odriozola izango dira, eta hitzordua, 18:00 hasiko da Kultura Etxeko zine aretoan.

 

Mahai-inguruan, kirol erakundeetan lantzeko babesletza estrategiak landuko dira. Lurraldeko besbesle nagusienek dituzten estrategiak, beharrak, arrazoiak, eta adibide zehatzak aurkeztuko dituzte. Komunikazio alorrean, kirol elkarteen eta enpresen arteko sinergiak identifikatu, eta etorkizunerako lan-hildoak proposatzea da saioaren helburu nagusiena.

 

Hasiera batean, Santa Aretoan egitekoa zen, baina azkenean, Kultura Etxera pasa dute deialdia antolatzaileek. Hitzaldi zikloa Debagoienako Mankomunitateak, Artemanek eta AZK-k antolatu dituzte.

Babesletzaren garrantziaz jardungo dira arratsaldeko mahai-inguruan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.