Besteak

Besteak
2017-11-16 22:39:07
INKO MUJIKA ETA AITOR MAGALLANESEN ARTEKOA (IGANDEA 10:30)
Asteburuan jokatuko dira Mikel Deuna txapelketako finalak

Igande goizean jokatuko da Mikel Deuna txapelketako finala, Zubikoa kiroldegiko tenis pista nagusian. Azken hiru urteetako garaileak, Aitor Magallanes aretxabaletarrak, Inko Mujika legorretako tenislaria izango du aurkari, goizeko 10:30 hasiko den lehia nagusian. Horren aurretik baina, 9:00etan, hirugarren eta laugarren posturako partidua jokatuko da.

 

Atzerapenarekin bada ere, 2017 urteko Mikel Deuna tenis txapelketa, asteburu honetan amaituko da. 33 jokalarik eman dute izena aurtengo ekitaldian eta ligaxkak, eta kanporaketa ezberdinak jokatu ostean, igandean erabakiko da aurtengo garailea. Gizonezkoetan 26 jokalari aritu dira eta emakumezkoetan berriz, beste zazpi tenislarik eman dute izena. Oñatikoa, Gipuzkoako zirkuituaren (ATG) barruan sartzen den txapelketa izan da.

 

Emakumezkoen artean, dagoeneko amaitu da aurtengo ekitaldia eta izena eman zuten ordezkari guztien artean, Ainhoa Zumalde oñatiarra izan da onena. Gizonezkoetan berriz, asteburuan jokatuko dira falta diren bi partidu erabakiorrak. Goizeko 9etan, Jose Garcia donostiarrak, Iñigo Ciarsolo bergararraren aurka jokatuko du, hirugarren eta laugarren posturako partiduan.

 

Finala 10:30etan

Eguneko bi partiduak pista nagusian jokatuko dira eta aurreneko lehia asko luzatzen ez bada behintzat, final nagusia, goizeko 10:30etarako iragarri dute. Azken urteetan txapelketako jokalari garrantzitsuena den Aitor Magallanes aretxabaletarrak -hiru jarraian daramatza-, Inko Mujika legorretarra gainditu beharko du bere laugarren garaikurra lortu nahi badu.

 

Aloña Menditik jakinarazi digutenez, finala ikusgarria izan liteke. Biak ala biak, Gipuzkoako zirkuituko gorenean dauden tenislariak baitira. Urtean pilaturiko puntuaketa sistema baten arabera, Mujika da uneotan zirkuituko lehena eta Magallanes berriz, bosgarren postuan dago sailkapen berezi horretan.

 

Tenis saileko lagunek, igandean Zubikoara hurbiltzeko deialdia zabaldu nahi diete herritar guztiei.

Azken hiru urteetako garailea, Aitor Magallanes, finalean izango da.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.