Futbola

Futbola
2017-11-15 17:12:06
AIMAR LIZARRAREN FUTBOL IBILBIDEA ZALANTZAN DAGO
Lesioz jositako gurutze-bidea

Iazko denboraldian jantzi zuen azkenekoz, Aimar Lizarra futbol jokalariak, Aloña Mendiko elastikoa. Orduz geroztik, aspaldidanik minduta zeuzkan orkatilako lesioak gainditu nahian dabil. Urteetan egindako bihurrituek, hainbat kaltzifikazio eragin dizkiote eta gauzak asko aldatzen ez badira, zaila izango du berriz ere futbolean minik gabe jokatu ahal izatea. Gaur goizean Oñati Irratiko kirolen txokotik pasa da aurrelaria eta bertan adierazi duenez, ez du amore eman nahi.

 

Hainbat hilabete daramatza Aimar Lizarra futbol jokalariak, berdegunerik zapaldu gabe. Iazko denboraldia amaitu ahalaz bat erabaki zuen gelditzea eta ordutik, orkatillak ondo errekuperatzea de bere helburu nagusia. Iazko denboraldi hasieran -Mondraren aurkako partiduan-, bihurritu gogor bat izan zuen eskuin orkatilan eta lesioa gogorra izanik ere, taldearen egoera larria zela kontutan hartuta, liga amaiera arte, minarekin bada ere, jokatzea erabaki zuen. «Badakit agian ez zela erabaki onena izan, baina horrela erabaki nuen eta ez naiz damutzen» onartu du gaur goizean Oñati Irratian.

 

Jokalari falta handia zela ikusirik, eta batez ere, sailkapeneko estuasuna handia zenez, aurrera egitea erabaki zuen: «Hasieran, normal entrenatzen nuen. Baina jardunaldiek aurrera egin ahala, asteko lan-saio bat kentzea erabaki genuen. Ezin nuen eta, erritmo horrekin jarraitu». Eta horrela denboraldi amaiera arte. Eta taldearen mesedetan egindako ahalegin horrek, kalte egin dio. «Orain korrika ere ezin dut egin. Bizikleta eta indar ariketak egiten ditut sasoia mantentzeko» adierazi du.

 

Lesio ugari

Lizarraren ibilbidea betidanik egon da lesioei lotuta. Orkatila oso malguak ditu eta bihurrituak ohikoak izan dira bere egunerokoan: «Hainbeste izanik, ohitu egin naiz lesio txiki horiekin ibiltzea» zioen. Orain baina, egoera okertu dela ikusirik, erabaki irmo bat hartzea erabaki du. «Iaz ahalegina egiterako orduan garbi izan nuen moduan, orain ere oso garbi daukat erabat osatu arte ez naizela itzuliko» dio. Hori horrela, sendagile espezializatu baten iritziaren zain dago orain oñatiarra.

 

Itzulerarekin amets egiten du Lizarrak, baina garbi dauka ez dela erraza izango. Hala ere, berdegunean bezala, adorerik eta ilusiorik ez zaio falta eta alde horretatik, Aloñako elastikoa berriz janzteko ahalegin guztiak egingo dituela baieztatu du gaur Oñati Irratian.

 

Elkarrizketan zehar, hilabete gogor hauetan alboan izan dituen bikote, fisioterapeuta edo taldekideen testigatzak ere jaso dituzte. Hemen daukazue solasaldi guztia entzungai:

Argazkiak garbi erakusten du Lizarraren eskuineko orkatilaren egungo egoera.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.