Pilota

Pilota
2017-11-14 09:57:00
HILAREN 25EAN IZANGO DA ETA EGUN BEREAN AURKEZTUKO DA DOKUMENTALA
50. urteurreneko bazkarirako izen-ematea zabalik dauka Pilota sailak

Aloña Mendiko Pilota sailaren urrezko ezteiak amaitzear dira. Urte borobila izan da aurtengoa eurentzat, eta orain arte egindako guztia borobildu nahian, herri bazkaria eta urteurren borobil honetarako landu den dokumentalaren aurkezpena egingo dute hilaren 25ean. Txartelak salgai daude jada Aloña Mendi, Izarraitz eta Arrano tabernetan.

 

Azaroaren 25ean itxiko du ofizialki Pilota sailak, urrezko ezteien programazioa. Askotariko ekintzak antolatu dituzte urtean zehar eta 50. urteurrena borobiltzeko, herri bazkaria egingo da Zubikoa pilotalekuan. Herriko pilotazale guztiak daude gonbidatuta, ez bakarrik pilotari eta pilotari ohiak. Klubetik jakinarazi dutenez, bazkarirako txartelak salgai daude jada Aloña Mendi, Izarraitz eta Arrano tabernetan, eta Txokolateixan. 30€ balioko du helduenak, eta 15€tan jarri dute gazteena.

 

Dokumentalaren aurkezpena

Herri bazkaria izango da urtemuga honetako azken hitzordua baina horren aurretik, urrezko ezteien harira osatu duten dokumentala ikusteko aukera egongo da. 12:00etan, pilota sailaren historia jasoz, Kepa Aranburuk grabatu duen DVDa aurkeztuko baitute Santa Ana aretoan.

 

Aurtengo pilotari taldea.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.