Mendia

Mendia
2017-11-13 16:31:48
IZEN-EMATEA OSTEGUNEAN ITXIKO DA
Valderejora joango da igandean, Aloñako mendi irteera

Aloñako mendi sailak, irteera berria antolatu du igande honetarako. Urteko harmargarrena izango da eta Valderejoko Parke Naturalera joango dira. Igandean goizeko 8etan irtengo dira Postetxe pareko autobus geltokitik. Ibilbidea La Horcan abiatu, Recuenco, San Lorenzo eta Río Purón igaro ostean, Herrán-en amaituko da. Izen ematea, ostegunera arte egongo da zabalik.

 

Urteko hamargarren irteerako ibilbideak, ez du aparteko zailtasunik. 16 kilometro eta 700 metroko gora-behera duen ibilbidea antolatu baitute mendi saileko arduradunek. Aurreikuspenak betetzen badira, bost ordu ingurutan osatuko da. Valderejoko Parke Naturalean barrena, ibilbide klasikoa izango da. Garai honetan bertatik ibiltzea onartzen dela aprobetxatuz, San Lorenzoko ermita bisitatuko dute eta Puron ibaian zehar ibiliko dira.

 

Izen ematea zabalik

Izen ematea ostegun iluntzean itxiko da. Interesa duenak, Aloña Mendi tabernan edo alonamendi.mendi@gmail.com helbidean egin dezake inskripzioa 10€-tan. Gogoratu, federatuta egotea, beharrezko baldintza dela irteera guztietan parte hartzeko.

Mendi saileko lagunak, pasaden hileko irteeran.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.