Mendia

Mendia
2017-09-14 13:07:47
OÑATIKO MENDI MARTXAK III. EKITALDIA BETEKO DU LARUNBATEAN
Mendiaz eta naturaz gozatu, erlojuari begiratu gabe

Oñatiko Mendi Martxak hirugarren ekitaldia beteko du larunbatean. Urtetik urtera egonkortuz doan hitzorduak, 500 pertsonatik gora elkartuko ditu Aizkorri Aratz natur parkean barrena. Goizeko 7:30etan hasiko da eta eguerdiko 13:30ean, Tiago Gonçalves zenari omenaldia egingo zaio herriko plazan.

 

Era honetako martxak mantentzen badira ere, ukaezina da gizakiak oso bestelako erabilera ematen diola gaur egun, ingurune natural honi. Gizartean bezala, gure joerak aldatu egin dira eta oinez ibiltzetik, lasterka aritzera pasa gara, asko eta asko. «Mendian lasai, prisarik gabe, eta paisaiaz gozatuz ibiltzearen kontzeptua, galtzen dijoa». Horiek dira hain zuzen ere, Juanjo Garbizu mendizale eta idazle donostiarrak bere bigarren liburuaren arrakastaren ostean, egindako adierazpenak.

 

Duela lau urte "Monterapia" izeneko lehen liburuak egunduko arrakasta izan zuen -8. edizio daramatza-. Eta hori ikusirik, pasaden urte amaieran, "Slow Mountain" izeneko bigarren idazlana argitaratu zuen. Eta azken lan honek ere, kritika oso onak izan ditu. «Konpetitibitatearen antitesia bultzatu nahi dut. Filosofia hau, mendian bertan, baina baita bizitzan ere aplikatu beharko genuke. Erlojuaren menpe bizi gara, benetan garrantzia duten gauza ugari baztertuz» dio idazleak.

 

Lasterketak gutxietsi gabe, baina horixe da hain zuzen ere Oñatiko Mendi martxak eskaini nahi duena. Mendian lasai eta presarik gabe ibiltzeko aukera, alegia. «Ingurune zoragarria daukagu. Parte-hartzaileek mendiaz gozatzea nahi dugu» onartu zuen Iosu Lizarralde antolakuntza taldeko kideak atzo, Oñati Irratian.

 

Eta mendizaleek gogotik eskertzen dute antolatzaileek egindako ahalegina. Erantzuna ikusi besterik ez. Urtetik urtera, parte-hartzaileen zifra handituz doa eta larunbatean inskripzioa egiteko aukera badago ere, dagoeneko iazko zenbakiak berdindu eta hobetu ditu aurtengo deialdiak. «Euskal Herriko puntu ezberdinetatik, Errioxatik...ere etorriko dira». Ondo bidean, 500 pertsonatik gora elkartuko dira larunbat goizean, Oñatiko mendietan.

 

2 ibilbide

Goizeko 7:30etan hasiko da martxa, bai luzea (32 km.) eta baita motza (23 km.) ere. Aizkorri Aratz natur parkean barrena egingo eta bidean zehar egongo diren zabor poltsak erabiltzea eskatzen du antolakuntzak, mendiak ahalik eta hondakin gutxien uzteko.

 

Ibilbidea amaitzen duten mendizale guztiek jasoko dute opari bana (aurrez izena eman dutenek bakarrik) eta eguneko une hunkigarriena, eguerdiko 13:30ean iritsiko da. Aurreko bi ekitaldietan laguntzaile moduan ibili zen Tiago Gonçalves zenari, omenaldia egingo baitzaio herriko plazan.

 

Iosu Lizarralde antolakuntza taldeko kideak, larunbateko martxaren xehetasun ugari eman zituen atzo, Oñati Irratian. Elkarrizketa guztia entzun nahi izatera, sakatu beheko podcastean:

 

Larunbatean egingo da aurtengo Mendi Martxa. Argazkia: Oñatiko Mendi Martxa.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.