Besteak

Besteak
2017-09-11 12:04:06
FITNESS ZERBITZUAK EZAGUTU ETA DOAN PROBATU AHAL IZANGO DIRA
Ate irekiak Zubikoan, osteguna bitartean

Gaur hasi eta osteguna bitartean, ate irekien jardunaldiak egingo dituzte Zubikoa kiroldegian. Ikasturte berriko fitness zerbitzuak ezagutu eta doan probatzeko aukera emateaz gain, aholkularitza zerbitzua ere emango da egunotan.

 

Irailaren 15etik aurrera eskainiko diren zerbitzuak ezagutu eta probatzeko aukera egongo da egunotan Zubikoa kiroldegian. Programatu diren aktibitate guztiak (ikus beheko taula) dohainik eskainiko dira. Pilates-eko saioan izena ematea derrigorrezkoa izango da. Horretarako, kiroldegira deitu (943716375) edo harreran egin beharko da inskripzioa. Gainontzeko saioetan ez da beharrezkoa izena ematea, baina arduradunek badaezpada aurrez abisatzea eskatzen dute, plaza mugatuak dira eta.

 

Ikasturte berria, irailaren 15ean

Ate irekien hastapen astea amaituta, irailaren 15ean jarriko da abian ikasturte berria. Pilates, Fit Bike, Gimnasia terapeutikoa, Zhumba, Body-Tono...ezaugarri, adin eta behar ezberdinak dituzten pertsonentzako aktibitate eskaintza zabala emango da beste ikasturte batez Zubikoa kiroldegian.

 

Aholkularitza pertsonalizatua

Ate irekien asteak dirauen bitartean aholkularitza zerbitzu presentziala egongo da Zubikoa kiroldegian. Hau da, E-goitek enpresako kirol teknikariak kiroldegian egongo dira (ikusi ordutegia taulan) herritarren galdera eta zalantzak argitzeko prest.

Ate irekien egutegia.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.