Txirrindularitza

Txirrindularitza
2017-07-17 17:52:26
IAZ BIGARREN IZAN ZEN LUIS JUNQUERAK ERAMAN DU AURTENGO LASTERKETA
Asturiarrak nagusi beste behin, Kantoikrit-en seigarren ekitaldian

Luis Junquera asturiarra izan da aurtengo Kantoikrit lasterketako irabazlea. Iaz bigarren izan ostean, larunbateko ekitaldiko ziklista onena izan zen Xixongoa. Enol Costales herrikidearekin batera, lasterketa buruan ibili ziren proba guztian zehar eta azken esprintean, Junquera izan zen indartsuena. Iñigo Mugarza oñatiarrak, laugarren postua eskuratu zuen.

 

Xixon eta Oñati anaituta daude. Bai behintzat, Kantoikrit lasterketa aintzat hartzen badugu. Azken bi ekitaldietan asturiaseko hiri horretako ziklistak izan baitira kantoien arteko pinoi finkodun bizikleten lasterketako protagonista nagusiak. Iaz, Gonzalo Andresek eraman zuen sari nagusia eta Luis Junquerak, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Aurtengoan atera du beraz, iaz iltzatuta gelditu zitzaion arantzatxoa.

 

Garaipenaren bila etorri zen larunbatean, Luis Junquera Oñatiko lasterketa ikusgarri honetara. Udako tenperatura goxo eta zirkuitu lehorrarekin, ikuskizun bikaina eskaini zuten beste behin, gurera hurbildu ziren txirrindulariek. Iaz baino gutxiago izan ziren, baina lehiakortasuna mantendu egin zen.

 

Hori horrela, lasterketa hasi orduko nabarmen aurreratu ziren Junquera eta Costales. Elkarrekin entrenatzen duten ziklistak izanik, lan bikaina egin zuten lasterketa buruan eta zati teknikoan batek, eta zuzenguneetan besteak tira eginez, atzeko laukotearekiko aldea zabaldu zuten. Garaipena esprintean erabaki zen eta azken metroetan Junquera izan zen onena.

 

Proba amaieran, oso pozik agertu zen eta besteak beste, munduko fixed proba bereziena zela aitortu zuen asturiarrak. Hemen dituzue bere adierazpenak:

 

 

Mugarza podiumetik gertu

Junqueraren ostean, lau segundutara zeharkatu zuen helmuga Enol Costales asturiarrak. Lehen bi postuak erabakita, podiumeko hirugarren posturako lehia ikusgarria izan zen. Laukote batek lasterketa bikaina osatu zuen eta tartean zegoen Iñigo Mugarza oñatiarra. Azken itzulian baina, Fixed lasterketa batean debuta egiten zuen Ion Sarasuak tarte txiki bat hartu zuen eta azkenean, abadiñoarrarentzat izan zen hirugarren postua.

 

Mugarzak, bizkaitarrak baino bost segundu gehiago behar izan zituen helmugan eta laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Aipatu beharra dago Xabier Ayastuy eta Iñaki Madinabeitiak txantxikuarrek ere, proba amaitzea lortu zutela. Mugarza oso pozik agertu zen lasterketa amaieran. Hona hemen bere adierazpenak:

 

 

+ Sailkapen ofizialak.

 

Junquera Atzeko Kalean gora, garaipena ospatzen. Argazkiak: Natxo Santos.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.