Igeriketa

Igeriketa
2017-07-17 16:28:23
ONDARROAN IRABAZI OSTEAN IRITSIKO DA XABIER GORDOA GETARIA-ZARAUTZERA
Garaipen bat, denboraldiko momentu garrantzitsuenean

Ondo iritsiko da Xabier Gordoa, denboraldiko momentu garrantzitsuenera. Larunbatean, denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Ondarroako itsas zeharkaldian, eta zalantzarik gabe, konfidantzaz gainezka ekingo dio Getaria-Zarautzeko aste berezi honi. Igandean, aurrean ibili nahiko luke Aloña Mendiko igerilariak.

 

Oñatiko igerilariak protagonista izan ziren larunbatean, Ondarroako itsas zeharkaldian. Maila nagusian Xabier Gordoa izen zen onena eta gaztetxoen artean berriz, Ekain Gorgoñonek bigarren postua eskuratu zuen. Larunbatekoa, trabesiaren 32. ekitaldia izan zen eta urteroko legez, bi lasterketa ezberdin ikusi ziren. 1.600 metroko nagusiena, eta 600 metroko gaztetxoena.

 

Zeharkaldi nagusian, Xabier Gordoak nagusitasun handia erakutsi zuen. Proba hasi orduko jarri zen lidertzan. Hala ere, itsasoan jarritako erreferentzia puntuak oso ondo ikusten ez zirenez, atzetik zetorren taldetxoari itxarotea erabaki zuen oñatiarrak. Hori horrela, taldetik tira eginez, azken 250 metroetan erabaki zuen lasterketa Gordoak. Erritmo aldaketa egin eta inor ez baitzen erantzuteko kapaz izan. Azkenean, hamar segundu inguruko aldearekin iritsi zen bakarrik helmugara.

 

Denboraldiko hirugarren podiuma

Asteburukoa, denboraldiko hirugarren podiuma izan da Gordoarentzat. Aurrez Los 10.000 del Soplao eta Mutriku-Deba trabesietan hirugarrena izan ostean, iritsi da denboraldiko lehen garaipena. Igandean, urteko zitarik berezienetako bat iritsiko da. Izan ere, igande goizean, Getaria-Zarautzen ekitaldi berria jokatuko da eta Gordoak, «aurrean» ibili nahiko luke.

 

Getariakoa, oso bestelako zeharkaldia izaten da. Euskal egutegiko bereziena. Milaka igerilarik parte hartzen dute eta maila asko igotzen da. Horren jakitun da Gordoa, baina gauzak ondo eginda, aurreko postuetan ikusten du bere burua. «Ni baino igerilari hobeak egongo dira eta jakitun naiz lehen postuetan ibiltzea zaila izango dela, baina ondo nago eta daukadan guztia ematen saiatuko naiz. Ea noraino irits naitekeen».

Gordoa, Ondarroako podiumean txapelarekin.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.