Mendia

Mendia
2017-07-11 16:49:34
IRAILEAN FUTBOLERA ITZULIKO DA, EIBAR URKOKO 2. ENTRENATZAILE GISA
Bere lehen maratoia osatu du Jon Urzelai futbol jokalari ohiak

Jon Urzelai futbol jokalari ohiak, bere kirol ibilbideko lehen maratoia osatu du. Sei urte pasa dira profesional mailako kirola utzi zuenetik, eta azkenaldian, mendi lasterketetan murgilduta dabil txantxikuarra. Larunbatean, Aigüestorteseko (Lleida) Buff Epic Trail maratoian parte hartu zuen eta bertan bizi izandako esperientziaren berri eman digu, gaur goizean.

 

Azken urteetako kirol erronka gogorrena osatu du asteburuan, Jon Urzelai oñatiarrak. Hamabost urte eman zituen futbol jokalari profesional gisa, eta bizpahiru urtez errendimenduko kiroletik aldentuta egon ostean, berriz ere diziplina serio batean murgiltzeko beharra ikusi du Urzelaik: «2011an utzi nuen futbola eta hasieran, familia eta lagunekin soilik egon nahi nuen. Duela lau urte baina, Aloñako Igoera ikustera joan, eta liluratuta gelditu nintzen. Ordutik nabil mendian» onartu digu.

 

Lehen urteetan distantzia txikiekin hasi zen baina azkenaldian serioago hartu nahi izan du bere gaur egungo afizioa. «Mendian dabilen taldetxo batekin hasi nintzen sarriago ibiltzen eta azken sei hilabeteetan oso serio entrenatu dut. Astean sei alditan eta korrika egiteaz gain, muskulazio ariketak eta elikadura ere zainduz».

 

Maratoian gustora

Sei ordu eta hogeita sei minututan osatu zuen ibilbidea Jonek eta helburua amaitzea zenez, «oso gustora» dagoela onartu digu. «Euria, eguzkia...denetik izan genuen lasterketan eta azken sei kilometroetan sufritu egin banuen ere, oso esperientzia aberasgarria izan da».

 

Aurrera begira, errekuperatu, eta Axari Trail lasterketara begira dagoela adierazi digu. Atseden pixka bat hartu nahi du, baina era berean, ondo iritsi nahi du iraileko lasterketa horretara.

 

Irailean futbolera bueltan

Elkarrizketan zehar, beste albiste bat ere baieztatu digu Urzelaik. Izan ere, irailetik aurrera, futbolera itzuliko baita oñatiarra. Eibar Urko taldeko bigarren entrenatzailea izango da eta kasualitatez, Aloña Mendiren aurkari izango da Gorengoen Erregional mailako bigarren multzoan.

 

Goizean egin dugun elkarrizketa guztia entzun nahi izatera, sakatu beheko podcastean:

 

Urzelaik bere kirol ibilbideko lehen maratoia osatu du.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.