Atletismoa

Atletismoa
2017-07-10 16:22:25
AÑORGAKO HERRI KROSA IRABAZI ZUEN LARUNBATEAN
Garaipen berri bat Amaia Bernalentzat

Sasoi betean jarraitzen du Amaia Bernal korrikalariak. Larunbatean Añorgako Herri Krosaren bostgarren ekitaldia irabazi zuen, eta azken hiru asteetan lortzen duen bigarren garaipena izan da asteburukoa.

 

Garaipen berri bat lortu du asteburuan Amaia Bernal Oñatiko korrikalariak. Ekaineko azken asteburuan Igeldoko Igoera Herrikoia irabazi ostean, oraingo honetan, Añorgako Herri Krosean altsatu ditu besoak Antxintxiketan taldeko ordezkariak. Herriko festen baitan, lasterketaren bostgarren ekitaldia antolatu zuten larunbatean, eta emakumezkoen artean, eguneko korrikalaririk azkarrena izan zen Oñatikoa.

 

Sei kilometro pasatxoko ibilbide motz eta azkarrean arerio gogorra izan zuen txantxikuarrak. Izan ere, Maddi Market korrikalaria, oso gertu eraman zuen proba guztian zehar. Azkenean baina, Bernalek abiadura eta indar gehiago erakutsi zituen eta hogei segunduko aldea atera zion helmugan Market-i. Oñatikoak, 25:14 osatu zuen ibilbidea eta Maddi Market-ek berriz, 25:34ean gelditu zuen kronoa. Emakumezkoen lasterketako podiuma, Rebecca Peñak (26:28) osatu zuen.

Bernal, Añorgako lasterketa amaieran.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.