Automobilismoa

Automobilismoa
2017-06-23 11:48:33
SEI HERRITAR IZANGO DIRA BIHARKO HITZORDUAN
64 pilotu nor baino nor gehiago, Udanako XII. Igoeran

Oñatiko Udana Motor Taldeak antolatuta, Udanako XII. Igoera jokatuko da bihar arratsaldean. Euskadiko Mendiko igoeren txapelketan dauden bederatzi probetan, bosgarrena izango da, eta Euskal Herriko pilotorik onentsuenak batuko dira bertan. Guztira 64 lehiakidek eman dute izena eta horien artean, 6 oñatiarrak izango dira.

 

Badator beste behin, automobilismo festa Udanako errepidera. Oñatiko Motor Taldeak dena gertu dauka hamabigarren ekitaldia osatzeko. 64 pilotuk eman dute izena eta giroak errespetatuko duenaren esperantzaz, biharko eguna iristeko irrikitan daude. Proba arratsaldean hasiko den arren, goiz partean herriko plazan egingo dira autoen egiaztapen teknikoak (10:30-12:30) eta parke itxia (12:30-13:15). Ondoren, autoak Udanaruntz abiatuko dira, eta 15:00etan hasiko da lasterketa.

 

Julen Altuna eta Koldo Txintxurreta antolakuntza taldeko ordezkariak, Oñati Irratian izan ziren atzo eguerdian. Lasterketaren azken orduaren berri emateaz gain, zaletuei, Udanara hurbiltzeko gonbita egin nahi izan zieten.

 

Sei oñatiar

64 pilotu izango dira biharko irteera lerroan eta alde horretatik, pozik agertu dira antolatzaileak. Herritarren presentzia ere aipagarria izango baita. Iaz baino gutxiago, baina guztira, sei txantxikuar izango dira irteera lerroan. Xabier Elgarresta (BMW M3), Aitor Arnaiz (R5 GT Turbo), Monika Muñoz (Citroen ZX), Jagoba Txintxurreta (Seat Leon 1.8 Turbo), Julen Altuna (BMW 325) eta Txema Campos (BMW 325i).

 

Faboritoei dagokienean, monoplazetan Aitor Zabaleta eta Joseba Iraola izan litezke oilar nagusiak eta turismoetan, Markel Cestafe eta Ander Corcuera izango dira jarraitu beharreko izen nagusienak.

 

Segurtasuna eta errespetua

Antolatzaileek bereziki zaindu dituzte aurten ere, segurtasun neurriak. Lau bihurgune nagusiak hormigoizko blokeekin babestuko dira, eta ibilbidean zehar hainbat segurtasun postu egongo dira. Postu hauetan dauden komisarioen aginduak betetzea eskatu dute Altuna eta Txintxurretak. 12:45ean itxiko da bidea eta ordu horretatik aurrera (20:00 arte gutxi gora-behera), Deskargatik igaro beharko dira ibilgailuak Legazpi aldera. Olabarrietako auzotarrek merenderoko bidea ere erabili ahal izango dute auzotik herrira jaisteko.

 

Bestalde ingurunea garbi mantentzeko deia ere egin dute, eta horretarako, pilotu bakoitzak zabor poltsa bat izango du. Era berean, ibilbidean zehar hainbat toki egongo dira zaborra bota ahal izateko.

 

Hemen daukazue atzoko elkarrizketa guztia entzungai:

 

Julen Altuna oñatiarra, irteera puntuan izango da. Argazkiak: www.rallyak.eus

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.