Futbola

Futbola
2017-06-20 15:48:37
BARTZELONA TALDEAREN AURKA JOKATZEKO AUKERA IZAN DUTE
Aloñako infantil neskak, Azpeitia Cup txapelketan

Aloña Mendiko infantil mailako nesken taldeak, Azpeitia Cup txapelketan jokatu du asteburuan. 34 talde lehiatu dira aurtengo ekitaldian eta besteak beste, Espanyol, Reala, Athletic, Oiartzun, Rayo Vallecano, Osasuna edota Bartzelona bezalako talde indartsuak ikusi ahal izan dira Garmendipeko berdegunean. Txantxikuarrek ez zuten lehen fasea gainditu, baina, besteak beste, Bartzelonaren aurka jokatzeko aukera izan zuten. Taldeko ordezkariak Oñati Irratian izan berri dira gaur eguerdian.

 

Ekainaren bigarren asteburuan estreinatu zen aurtengo Azpeitia Cup txapelketa. Aurrena, mutilen txanda izan zen eta hori amaituta, igaro berri dugun asteburuan, neskek hartu dute protagonismoa Garmendipeko berdeguneetan. Aurtengoa, ekimenaren laugarren ekitaldia izan da eta guztira, infantil mailako 34 taldek osatu dute egitaraua. Euskaldunez gain, punta-puntako taldeen harrobi ugari iksuteko aukera eskaini digu txapelketak. Bartzelona, Espanyol, Rayo Vallecano...Azpeitian izan baitira egunotan.

 

Larunbatean sei multzoetako ligaxketako partiduak jokatu ziren eta multzo bakoitzeko aurreneko bi sailkatuek eta hirugarren postuetan amaitu zuten onenek ere, igandeko kanporaketetara sailkatzeko aukera izan zuten. Futbol zortzian, eta 25 minutuko atsedenaldirik gabeko partiduak ziren eta aurtengo garailea, Athletic izan da. Talde bizkaitarrak 1-0 menperatu zuen finalean Bartzelona.

 

Aloñakoak pozik

Aloña Mendi lehen multzoan zegoen. Bartzelona, Intxaurdi, Gasteizko Aurrera, Ordizia eta Lagun Onak "B" izan ziren aurkariak eta lehen hiru partiduak galdu arren, azken biak irabazita, «pozik» gelditu direla onartu berri dute Oñati Irratian. Bartzelona bezalako talde indartsu baten aurka jokatzea «oso berezia» izan dela esan dute. «Talde oso ona zen. 25 minututan 5 gol egin zizkiguten eta nahi izan balute, beste horrenbeste sartuko zizkiguten» adierazi dute jokalariek.

 

Nerea Uriarte entrenatzailea, Irene Lizarralde eta Maite Egaña jokalariak izan dira egiurdiko irratsaioko gonbidatuak. Azpeitiako txapelketaren balorazio bat egin ostean, aurtengo denboraldiaren errepaso bat ere egin dute.

 

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

 

+ Txapelketako webgune ofiziala.

Aloñako taldea, Garmendipeko berdegunean. Argazkiak: Iñaki Saiz.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.