Mendia

Mendia
2017-06-19 16:23:58
JOKIN LIZEAGAREKIN BATERA, ESKUTIK HELDUTA IRITSI ZEN HELMUGARA
Axier Alonsok irabazi du T2T mendi lasterketaren lehen ekitaldia

Tolosaldeko 3 Tontorren mendi lasterketak ekitaldi berria bete zuen atzo goizean. Maratoiaz gain, Uzturre eta Erroizpeko gainak igarotzen zituen T2T izeneko proba motzaren (24.5 km.) aurreneko ekitaldia ere antolatu zuen Oiargi mendi elkarteak. Azken distantzia honetan, garailea, Axier Alonso izan zen. Oñatiarra, Jokin Lizeagarekin batera iritsi zen helmugara.

 

Tolosaldeko 3 Tontorren mendi lasterketak laugarren ekitaldia bete zuen atzo goizean. Bero itzela pasa zuten proba izena eman zuten korrikalariek eta batek baino gehiagok, lasterketa utzi beharra izan zuen. Hori horrela, Ismail Razga eta Oihana Azkorbebeitia izan ziren maratoiko korrikalari azkarrenak. Santurtziko mutilak iazko garaipena errepikatu zuen eta abadiñoarraren kasuan, aurrenekoz jantzi zuen Tolosako txapela. Aipagarria, maratoian Xabi Lete oñatiarrak lorturiko bosgarren postua.

 

Tolosaldeko 2 Tontorren lehen edizioan ostera, garaipena Oñatira etorri zen. Uzturre eta Erroizpeko gainak ziren ibilbideko puntu gorenak eta 24,5 kilometro osatuta, Axier Alonso eta Jokin Lizeaga elkarrekin iritsi ziren helmugara. Txip-ak markatutakoari jaramon eginez, Alonso izan zen arrastoa zeharkatzen aurrenekoa. Dena den, hori gutxienekoa da. Biak, lasterketa bikaina osatu eta garaipena merezi baitzuten.

 

Gizonezkoen podiuma Ion Solak osatu zuen. Emakumezkoen kasuan, Laida Elizegi izan zen garailea eta Amaiur Iglesias eta Itziar Andueza iritsi ziren bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren.

T2T lasterketako gizonezkoen podiuma. Argazkiak: Ataria.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.