Atletismoa

Atletismoa
2017-06-19 12:00:38
UNAI ARROYO ETA IMANOL CRUZ-EK OSATU ZUTEN PODIUMA
Iraitz Arrospide azkarrena, Oñatiko XIV. Herri Lasterketan

Egun, Erresuma Batuan bizi den Iraitz Arrospide izan da aurtengo Herri Lasterketako korrikalari azkarrena. Villabonako atletak, lehia polita mantendu zuen Unai Arroyorekin eta 500 metroren faltan egindako erritmo aldaketari esker, nagusitu zen Foruen Enparantzako helmuga puntuan. Beroak markatutako proba izan zen larunbatekoa.

 

Arratsaldeko azken ordua izan arren, 32 gradurekin ekin zioten probari Oñatiko Herri Lasterketaren hamalaugarren ekitaldira etorri ziren 19 atletek. Beroak asko zaildu zuen lasterketa. Hala ere, goi mailako ikuskizuna eskaini zuten beste behin, gurera hurbildu ziren korrikalariek. Markak, beste urte batzuetan baino okerragoak izan ziren, baina zeuden baldintzak ikusirik, hori gutxienekoa zen.

 

Lehen itzuliak osatu orduko jarri ziren lasterketa buruan Arrospide eta Arroyo. Hasieran taldetxoa zeramaten atzetik, baina kilometroek aurrera egin ahala, erritmoak eta batez ere, zegoen beroak, triskantza eragin zuen korrikalarien artean.

 

Imanol Cruz -2014ko garailea- aurreko postuetatik gertu zebilen. Hala ere, saiatu arren, ezin izan zuen aurreko biekin bat egin. Aloña Mendiko ordezkaria hiruretan azkarrena zen esprintean eta Arrospide eta Arroyok aukera hori baztertu nahi izan zuten uneoro. Hori horrela, 500 metroren faltan egin zuen ihes Villabonakoak. Arroyok ezin izan zion eutsi eta tartea metro gutxi batzuetakoa izan bazen ere, nahikoa izan zuen helmugan bakarrik sartzeko. Sheffield-en bizi den korrikalariak, 32:27 osatu zuen ibilbidea eta bost segundu atera zizkion helmugan Unai Arroyori (32:32). Podiuma, Imanol Cruzek (32:52) osatu zuen.

 

Balorazio positiboa

Bestelakoan, korrikalari zein antolatzaileek balorazio oso positiboa egin zuten. «Zegoen beroa ikusirik ez zen erraza eta korrikalariek maila oso altua eskaini dutela iruditzen zaigu» zioten. Era berean, zaletuen babesa ere aipatu nahi izan zuten Antxintxiketan taldekoek.

 

Sailkapen ofizialak OK Magazinearen Facebook eta Twitterrean ikus ditzakezue.

Arrospide helmugara iristen. Argazkiak: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.