Futbola

Futbola
2017-06-15 10:57:16
BI HAMARKADA INGURU DARAMATZA BETERANUEN TXAPELKETAN
HFT PROTAGONISTAK: Gorka Zelaia (Joxely)

Gorka Zelaia Joxely taldeko jokalaria izan zen, Oñati Irratiko kirol saiotik, pasaden ostegunean pasa zen protagonista. Bi hamarkada inguru daramatza beteranuen txapelketan eta saioan zehar, urte guztiotan bizi izandako pasarteak gogoratu zituen Joxely taldeko aurrelariak.

 

Kirol arloan ez da urte erraza izan Joxely taldearentzat. Denboraldi guztian zehar, bi partidu irabazi, eta berdinketa bakar batekin, azken aurreko tokian amaitu du liga erregularra. Kopan ere, final laurdenetan kanporatu zuten. Hala ere, Zelaiak balorazio positiboa egin zuen osteguneko elkarrizketan. «Urteak guztiontzat pasatzen dira eta txapelketako talde beteranoenetako bat izanik, oso zaila da gazteei aurre egitea. Aurrez, beste talde batzuei ere gertatu zaie eta nik uste, prozesu natural bat bizitzen ari garela» zioen.

 

Taldea osatzeko izan dituzten zailtasunak azpimarratu ostean, Joxelyren historiaren errepaso bat ere egin zuen Zelaiak. «Urte asko daramatzagu txapelketan eta momentu onena, agian, 2010ean liga irabazi genuenekoa izan liteke» zioen. Alderdi negatiboan berriz, lesioak nabarmendu zituen. «Taldean lesio gogor bat baino gehiago izan ditugu eta hori izaten da txarrena. Hala ere, futbolaren parte direla uste dut».

 

Etorkizuna zalantzan

Txuskos izango da txapelketan urte gehien daramatzan taldea, baina plantillak alderatuta, baliteke Joxelyren blokea izatea nagusiena. Hori horrela, azken urteetan zailtasun asko izan dituztela jakinarazi zuen Zelaiak. «Urtetik urtera geroz eta gutxiago izan gara eta etorkizunera begira, ez dakit taldeak jarraituko duen edo ez. Nik neuk, urteak daramazkit txapelketa utziko dudala esanez, baina oraindik hor nabil bueltaka» zioen irrifartsu.

 

Txapelketaren etorkizunari buruz galdetuta, «aldaketa beharra» dagoela uste du Zelaiak. «Txapelketaren datu objetiboak begiratu beharko genituzke. Urtetik urtera geroz eta talde gutxiago gara eta gehienok larri ibiltzen gara partiduetara hamaika jokalari eramateko». Hala ere, azken erabakia guztion artean hartu beharrekoa dela gaineratu zuen.

 

Elkarrizketan zehar esan zirenak entzun nahi izatera, sakatu beheko podcastean:

 

Gorka Zelaia, Joxely taldeko jokalaria.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.