Saskibaloia

Saskibaloia
2017-04-27 11:01:25
GARAIPENIK LORTU EZEAN, MAILA GALDUKO DU TALDE OÑATIARRAK
Jaitsiera saihestu nahi du Aloñak, Zubikoako ligako azken partiduan

Saskibaloi saileko talde nagusiak hil ala biziko neurketa jokatuko du larunbatean (18:00, kantxa urdinean) Zubikoan. La Salle aurkari zuzena hartuko dute Aitor Ugarterenek, ligako etxeko azken partiduan. Biak ala biak, jeitsiera postuetan eta berdintuta iristen dira asteburuko jardunaldi erabakiorrera. Garaileak salbazioarekin amesten jarraituko du eta galtzailea berriz, lurraldeko 1. mailara jaitsiko litzateke.

 

Denboraldi gogorra izaten ari da aurtengoa, Aloña Mendiko saskibaloi talde nagusiarentzat. Azken bi urteetan mailaz igotzeko lauko finala jokatu ostean, ikasturte honetan sufritzea tokatu da. Aitor Ugarteren mutilek ez dute erregulartasunik lortu eta 24 jardunalditan, zazpi garaipen soilik eskuratuta, jaitsiera postuetan ibili dira urte guztian zehar.

 

Pasaden jardunaldian Urdanetaren kantxan lorturiko garaipenak baina, bizia eman dio talde oñatiarrari eta falta diren bi partiduak irabazi, eta Cosechak bietakoren bat galduko balu, maila mantenduko luke Aloñak. Ez da erraza izango, baina saiatu, saiatuko dira.

 

Lehen finala larunbatean

Liga amaitzeko falta diren bi partiduak aurkari zuzenen aurka izango dira. Larunbatean La Salle Auto Nervion etorriko da Zubikoara eta etxekoek, ezin dute hutsik egin. «Ez badugu irabazten maila galduko dugu. Ez dago gehiago esan beharrik» adierazi zuen Asier De la Iglesiak atzo Oñati Irratian.

 

Bi taldeak zazpina garaipenekin berdinduta eta jaitsiera postuetan iristen dira final honetara. Joanekoan, hamar punturen aldeagatik galdu zuen talde oñatiarrak, baina oraingoan, ezin dute hutsik egin. Galtzen duen taldeak, kategoria galduko baitu.

 

Ligako azken partidua, kategoria galduta daukan Paules Soteraren kantxan jokatu beharko du Aloñak. Alde horretatik, egutegia ez da txarra oñatiarrentzat. Aurrena, falta diren bi partiduak irabazi, eta gero, Cosecha 1986en partiduei begiratu beharko die Aloñak.

 

Zaleei dei berezia

Asteburuko partidaren garrantziaz jabetuta, saskibaloi saileko zuzendaritzak dei berezi bat egin die zaleei larunbatean Zubikoara hurbildu daitezen. Partidua arratsaldeko seietan jokatuko da kantxa urdinean. Eta etxekoen aupada, erabakiorra izan daiteke. 

 

De la Iglesia Oñati Irratian

Aloña eta La Salleren arteko neurketa erabakiorraren harira, taldeko saskiratzaile nagusia den Asier De la Iglesiarekin hitz egin zuten atzo Oñati Irratian. Zumarragarrak, taldearen azken ordua, partida irabazteko gakoak eta urtean zehar bizi izandako gorabeherak ere, aztertu zituen.

 

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

De la Iglesia, Erroibideren aurkako neurketan. Argazkiak: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.