Eskubaloia

Eskubaloia
2017-04-26 15:44:26
LEHEN MAILA NAZIONALERA IGOTZEKO GAI IKUSTEN DIRA JOKALARIAK
«Zergatik ez dugu, ba, lortuko?»

Espainiako fase finala jokatuko du hiru aste barru Izarraitz Muñoz Aloña Mendik. Euskal Ligako fasea merezimendu osoz irabazi ostean, denboraldiko lehen helburua nota bikainarekin gainditu dute Aitor Aranbururenek. Orain baina, balentria lortu nahi dute. Hurrengo erronka, Lehen Maila Nazionalera igotzea izango da.

 

15 urte igaro dira Aloña Mendik Lehen Maila Nazionalerako igoera lortu zuenetik. Bada, urte gogorrak igaro ostean, azken hamarkadako unerik gozoenetariko bat bizitzen ari da Aloña Mendiko eskubaloi saila. Bai behintzat gizonezkoen senior mailari dagokionean. Lurraldeko bigarren mailako taldeak duela aste batzuk lortu zuen lehen mailarako igoera eta orain, anaia handiak bide berbera jarraitu nahi du.

 

Euskal Ligako azpitxapelketa lortuta, Aitor Aranbururenek azken ahalegina egin nahi dute hiru aste barru jokatuko den Lehen Mala Nazionalerako igoera fasean. Andoni Bernal, Kepa Urzelai eta Aitor Billarrek Oñati Irratian adierazi berri dutenez, taldea balentria hori lortzeko gai izan liteke: «Oso lehiakorrak gara eta zaila izango den arren, igoera lortzeko gaitasuna daukagu» zioten.

 

Denboraldi borobila

Oñatiarrek egindako denboraldia bikaina izan da. Iaz estreinatu ziren kategorian eta pasaden sasoian aurreikuspen guztiak gainditu bazituzten -3. sailkatu ziren-, aurtengoa, oraindik hobea izan da. 28 partidetan, 20 garaipen, 2 berdinketa eta sei porrot baino ez ditu jaso talde txantxikuarrak. Basauriren ostean, mailako talde onena dela erakutsiz.

 

Eta asteburuan Oñatin jokatu den Euskal Ligako fasean ere, ez zuten hustik egin. Finalerdian 29-22 garaitu zuten Urduliz, eta igandeko final nagusian, Ford Mugarriren gainetik pasa ziren (34-24).

 

Fasearen zain

Espainiako Fase finaleko egoitza eta aurkariak erabakitzen diren bitartean -seguraski aste honetan jakinaraziko da-, dagoeneko erronka hori prestatzen hasi dira oñatiarrak. Asteleheneko atseden egunaren ostean, atzo hasi ziren Aranburu eta bere taldekideak asteburukoa ahaztu eta helburu berriei aurre egiten. Kopa txapelketa jokatuz prestatuko dute urteko erronka nagusia.

 

Klubaren historian, hirugarren aldiz jokatuko du Aloñak Lehen Maila Nazionalerako igoera fasea. Galaziako lehen saiakeran ez zen ametsa lortu. Bigarrenean ostera, ametsa egi bihurtu zuten 2002an Oñatin jokatu zen igoera fase ahaztezinean. Esaerak dioen bezala, ez omen daude bi hirugarrenik gabe. Ea ba azkenak izan zuen amaiera berdina izan dezakeen.

 

Mahaingurua protagonistekin

Igandeko ospakizunak igarota, Andoni Bernal, Kepa Urzelai eta Aitor Billar Oñati Irratian izan ziren astelehen arratsaldean. Asteburuan bizi izandako esperientziaren errepaso sakon bat egin ostean, igoera faseko gakoetaz hitz egin zuten. Aitor Aranburu entrenatzailea eta Manu Garmendia Ford Mugarri Arrasate taldeko txantxikuarrak ere parte hartu zuten mahainguruan. Hemen daukazue iratsaio osoa entzungai:

 

Izarraitz Muñoz Aloña Mendiko taldea igandeko partida ostean. Argazkia: Marian Gonzalez.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.