Txirrindularitza

Txirrindularitza
2017-04-03 14:33:26
JULEN OTERO GARAILE ANTZUOLAN ETA ANDER BLAZQUEZ 2. ZESTOAN
Emaitza esanguratsuak lortu dituzte asteburuan Aloñako txirrindulariek

Gaur hasi eta larunbata bitartean, munduko ziklismo onena gertutik jarraitzeko aukera izango da gurean. Duela minutu gutxi abiatu baita Iruñean, Euskal Herriko Itzuliaren 57. ekitaldia. Dudarik gabe, ziklismo zaleen begirada guztiak bertan jarrita egongo dira datozen sei egunetan. Hala ere, profesionalak errepidean jarri aurretik, Aloña Mendiko ziklista gazteek, beraien protagonismoa erreibindikatu dute asteburuan lorturiko emaitza esanguratsuekin.

 

Julen Otero gazte mailako txirrindulariak, denboraldiko lehen garaipena lortu zuen larunbatean Antzuolan jokatu zen Uzarragako Igoeran. Aloña Mendiko ziklistak lasterketa bikaina osatu zuen eta azken metroetan, Arkaitz Sukia baino indartsuagoa izan zen Uzarraga gainean. Elkarrekin iritsi ziren bi txirrindulariak helmuga puntura baina azken pedalkada erabakiorretan, txantxikuarrak Ampo taldekoak baino indar gehiago erakutsi zuen. Aipagarrian benetan, jubenil mailako lehen urtean, bera baino urtebete nagusiagoak direnen aurrean, dagoeneko garaipen bat lortu izana.

 

Uzarragako Igoera, oñatiarren neurrira eginiko proba izaten ari da azken bi denboraldietan. Oterok eraman duen azken txapel honetaz gain, iazko ekitaldia ere, Aloña Mendiko beste txirrindulari batentzat izan baitzen. Kasu hartan, Xabi Murgiondo izan zen azkarrena.

 

Blazquez bigarren, Zestoan

Oteroren garaipenaz gain, larunbatean beste podium bat ere iritsi zen Aloña Mendiko ziklista gazteentzat. Kasu honetan, Ander Blazquezek bigarren postua eskuratu baitzuen Zestoan jokatu zen Gurutzeaga Sarian. Kadete mailako txirrindularia, denboraldi hasiera bikaina egiten ari da eta duela bi aste Azpeitian bigarren izan ostean, beste behin, oso gertu izan du garaipena.

 

58 kilometroko etapa euritsua, azken kilometroetan erabaki zen eta Blazquez onenen artean sartu zen beste behin. Esprintean, Goifiber-Godoy taldeko Xabier Isasa (1:30:18) izan zen azkarrena. Blazquezek bi segundutara zeharkatu zuen helmuga eta podiuma Julen Dorronsorok osatu zuen. Aipatu, bestalde, Ulma-Aloña Mendik, hirugarren postua eskuratu zuela taldekako sailkapenean.

Julen Otero, Antzuolan garaile izan da asteburuan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.