Gaur ireki da Udaleko Kirol sailak antolatuta, uztaila eta abuztuan izango den Uda Kirol Kanpainan parte hartzeko izen-ematea. Gaur, bihar eta etzi, Zubikoa kiroldegian, goizez (09-00-13:30) edo arratsaldez (15:00-19:00) egin beharko da inskripzioa.
Inskripzio-orri bakoitzean gehienez ere hiru haur inskribatu ahal izango dira, eta orri bakoitzari zenbaki bat emango zaio zozketarako. Era berean, jakinarazi, haur bat ezin dela inskripzio-orri batean baino gehiagotan egon.
Zenbakien zozketa kiroldegiko bulegoan egingo da martxoaren 30ean, ostegunean, 10:00etan. Emaitzak kiroldegiko iragarki taulan eta www.oñati.eus webgunean jarriko dira. Emaitzekin batera adieraziko da zein egunetan eta ordutan egin behar duen bakoitzak behin betiko izen ematea, apirilaren 3tik 7ra bitartean.