Besteak

Besteak
2017-03-27 16:28:08
ASTEAZKENERA BITARTEAN EGIN BEHARKO DA INSKRIPZIOA
Gaur ireki da Udako Kirol Kanpainarako izen-ematea

Gaur ireki da Udaleko Kirol sailak antolatuta, uztaila eta abuztuan izango den Uda Kirol Kanpainan parte hartzeko izen-ematea. Gaur, bihar eta etzi, Zubikoa kiroldegian, goizez (09-00-13:30) edo arratsaldez (15:00-19:00) egin beharko da inskripzioa.

 

Inskripzio-orri bakoitzean gehienez ere hiru haur inskribatu ahal izango dira, eta orri bakoitzari zenbaki bat emango zaio zozketarako. Era berean, jakinarazi, haur bat ezin dela inskripzio-orri batean baino gehiagotan egon.

 

Zenbakien zozketa kiroldegiko bulegoan egingo da martxoaren 30ean, ostegunean, 10:00etan. Emaitzak kiroldegiko iragarki taulan eta www.oñati.eus webgunean jarriko dira. Emaitzekin batera adieraziko da zein egunetan eta ordutan egin behar duen bakoitzak behin betiko izen ematea, apirilaren 3tik 7ra bitartean.

Udako Kirol Kanpainaz gozatu ahal izango dute gaztetxoek, beste urtebetez.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.