Futbola

Futbola
2017-03-24 10:31:37
ASTEBURUAN KOPAKO FINAL LAURDENAK JOKATUKO DIRA
Momentu erabakiorrera iritsi da Herriko Futbol Txapelketa

Herriko Futbol Txapelketako fase erregularra amaitu da. Urrian abiatu zen 2016-2017 denboraldiko talderik onena, Sasquatch izan da hamaika jardunalditan hamar garaipen lortuta. Aurrerantzean, Liga zein Kopa txapelketako kanporaketak jokatuko dira. Irabazten dutenek aurrera egingo dute, eta galtzaileek, amaitutzat emango dute aurtengo ikasturtea.

 

Denboraldiko momentu erabakiorrenera iritsi da Herriko Futbol Txapelketa. Sei hilabetez fase erregularra jokatzen ibili ostean, pasaden astean amaitu zen lehen ligaxka beteranoentzat. Sasquatch izan da aurreneko zati honetako talderik onena. Iazko kopako azpitxapeldunak liga bikaina osatu du eta hamaika jardunalditan, hamar garaipen, eta porrot bakarrarekin, merezimendu osoz eramango dute urdaiazpikoa denboraldi amaieran.

 

Sasquatch-ekin batera, Albok, Zalaparta, eta Kalañatasaray izan dira hurrenez hurren, liga txapelketa irabazteko lehian sartuko diren beste hiru taldeak. Lehenak laugarrenaren aurka jokatuko du finalerdi bat, eta Albok eta iazko txapelduna, Zalaparta, elkartuko dira bestean.

 

Kopako final laurdenak asteburuan

Ligako finalerdiak datorren asteburuan jokatuko dira. Horren aurretik baina, asteburu honetan bertan, Kopako final laurdenak jokatuko dira. Auschwitz-Dolly (13:00), Shatoken-Joxely (14:30), Kili-Kolo-Hangola (18:30) eta Etxaixat-Txuskos igandean jokatuko da (13:00).

 

Aurrera begira, okerrik ezean, hauxe izango da liga amaitu bitarteko egutegia. Apirilak 8-9ko asteburuan Liga eta Kopako finalerdiak jokatuko dira eta Aste Santua pasa ostean, Apirilak 22an jokatuko dira final nagusiak.

 

Iñigo Murgiondo Oñati Irratian

Liga erregularra irabazita, Sasquatch taldeko Iñigo Murgiondorekin hitz egin zuten atzo Oñati Irratian. Ostegunero, Beteranuen txapelketari eskaintzen zaion tartean, denboraldi honetako talde onena izan dena gertuagotik ezagutzeko aukera izan zuten entzuleek.

 

Iaz ligan zazpigarren izan ostean, eta kopako finala 0-3 galduta, liga irabazteko gogoz daude Sasquatch taldeko ordezkariak. Murgiondok esandakoak entzunteko, sakatu beheko podcastean:

 

Sasquatch izan da liga erregularreko txapelduna. Argazkiak: Xabi Urteaga

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.