Karate

Karate
2017-02-23 07:08:22
URREZKO HIRU, ZILARREZKO LAU ETA BRONTZEZKO BAT
8 domina lortu dituzte oñatiarrek, Gipuzkoako eskolarte mailako txapelketan

Aloña Mendiko karateka gazteenek, lan bikaina egin zuten igandean Gipuzkoako eskolarte mailako txapelketan. Azkoitiko kiroldegiak, 3 eta 4 guneetako lehiaketa hartu zuen eta orotara, zortzi domina lortuta itzuli ziren txantxikuarrak etxera. Urrezko hiru, zilarrezko lau eta brontzezko bat.

 

Balantze bikainarekin itxi zuen igandean Aloñak, eskolarte mailako Gipuzkoako txapelketa. Azkoitiara joan ziren karateka gazteek lan bikaina egin zuten eta kategoriaz-kategoria gorengo postuetan egoteko maila dutela erakutsi zuten oñatiarrek. 

 

Hona hemen, Aloña Mendiko karatekek lortu zituzten dominen zerrenda:

 

Alazne Unzurrunzaga, txapeldun Kumite Infantil neskak +50kg.

 

 Asier Ugarte, txapeldun Kumite Infantil mutilak -40kg.

 

• Mikel Jurado, txapeldun Kumite Infantil mutilak -55kg.

 

• Arantzazu Regueiro, azpitxapeldun Kumite Infantil neskak +50kg.

 

• Xabat Castaños, azpitxapeldun Kumite Infantil mutilak -40kg.

 

• Iker Jimenez, azpitxapeldun Kumite Infantil mutilak -45kg.

 

• Joseba Guridi, azpitxapeldun Kumite Infantil mutilak +60kg.

 

 Aitor Ugarte, hirugarren Kata Alebin mixto gerriko laranja arte.

Aloña Mendiko karatekak Azkoitian, Gipuzkoako txapelketan. Argazkia: Karate saila.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.