Futbola

Futbola
2017-02-22 10:00:28
#EUTSIALOÑA IZENEKO KANPAINA PRESTATU DUTE, LIGAKO AZKEN TXANPARAKO
Batasunerako deia eta Azkoagain faktorea, mailari eutsi ahal izateko

Salbazioa Azkoagainetik pasatzen da. Ohorezko Erregional mailako taldea jaitsiera postuetan dago, liga amaitzeko hamabi jardunaldi falta direnean. Horietako zazpi etxean jokatuko direla kontutan hartuta, Azkoagain faktorean jarri dute mailari eutsi ahal izateko esperantza oñatiarrek. Batasunerako deia eginez, #EustiAloña izena daraman kanpaina berezi bat abiatuko baitu zuzendaritzak, igandeko partidutik, liga amaiera bitartean.

 

Futbol sailean arduratuta daude lehen taldearen ibiliarekin. Arrazoi ezberdinak tarteko, beheko postuetatik irten ezinik dabil urte guztian zehar Ohorezko Erregionala. Liga amaitzeko hamabi jardunaldi falta direnean, jaitsiera postuetan dago taldea eta oraindik, egoerari buelta emateko denbora badago ere, zuzendaritza sailak ez du gehiago itxaron nahi. Jokalari eta zaleei erronka berezi bat luzatu nahi izan die, kanpaina gisa.

 

Adik Komunikazioa enpresarekin elkarlanean garatu den #EutsiAloña kanpainak, helburu garbia du. Liga amaitu bitartean Azkoagainen jokatuko diren zazpi partiduei final kutsua eman nahi zaie eta erronka, zazpi lehiak irabaztea izango da. Lortuz gero, Aloñak urrezko 21 puntu poltsikoratuko lituzke eta gaur egun dituenei -19 puntu- batuta, 40ko mugara iritsiko litzateke. Eta horrek, matematikoki salbazioa bermatuko luke.

 

Bono berezi bat

Jokalariei eta zaletuei erronka luzatzeaz gain, zuzendaritza sailak ere, ahalegin berezia egingo du ligako azken txanpa honetan Azkoagain jendez betetzeko. Horretarako "7x3=21 puntu" lemarekin jokatuz, 21€-ko kostua izango duen bono berezi bat jarriko du salgai igandean bertan, Azkoagaineko txarteldegian. Txartel berezi horrek azken zazpi partiduak ikusteko aukera emango du. Lehia bakoitza, 3€-ko prezio sinbolikoan geldituko delarik. Ohiko 6€-ko salneurriari, %50eko deskontua aplikatuko zaio, beraz.

 

Saria berezia

Bonoa, Azkoagainen bertan eskuratu ahal izango da eta baliteke, aurrerantzean, elkarteko tabernan ere salgai jartzea. Txartela erosten dutenek gainera, zozketa batean parte hartuko dute. Izan ere, kanpaina berezi honi babesa ematen dioten lagun guztien artean, Otar eder bat eta Aloña Mendiko ekipazio oso bat zozketatuko dira ligako azken partiduaren atsedenaldian.

 

Honenbestez, zuzendaritza sailak dei berezi bat egin nahi die zaletuei, momentu konplexu honetan, taldea babestera etor daitezen.

 

Aurkari zuzenak

Aipatzekoa da, Azkoagainetik pasako diren zazpi taldeak, aurkari zuzenak izango direla. Oiartzun, Beti Gazte, Ordizia, Hondarribia, Martutene, Vasconia eta Zarautz izango dira, hurrenez hurren, Oñatitik pasako direnak eta horietako bost, -Oiartzun eta Ordizia izan ezik-, egoera konplikauetan daude uneotan sailkapenean.

 

Garbi dago beraz, Aloñak non bilatu behar dituen hainbeste falta dituen puntuak. Partiduz-partidu, kanpokoak baztertu gabe, baina beste behin, Azkoagain erabakiorra izango da talde oñatiarrarentzat. Eta lehen finala, igandean bertan (16:30) iritsiko da. Ea ba guztion artean mailari eusten diogun.

Kanpainako kartela.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.