Mendia

Mendia
2017-02-15 11:07:32
URKIOLAKO PARKE NATURALERA JOANGO DIRA
Igandean egingo du Aloñak, urteko bigarren mendi irteera

Aloña Mendiko mendi sailak, irteera berria antolatu du igande honetarako. Urteko bigarrena izango da eta Urkiolako parke naturalera joango dira. Hitzordua, igandean goizeko 8etan irtengo da ohikoa den bezala, postetxe pareko autobus geltokitik. Ibilbidea Mañarian abiatu, Errialtabaso eta Saibi tontorretara igo, eta Urkiolan amaituko da. Izen ematea, ostegunerarte egongo da zabalik.

 

Urteko bigarren irteerako ibilbideak, ez du aparteko zailtasunik. 12 kilometro eta 950 metroko gora-behera dauka. Aurreikuspenak betetzen badira, bost ordu ingurutan osatuko da. Urkiolako parke naturalean barrena, Mañarian abiatu, Errialtabaso (1.011 m.) eta Sabigaina (954 m.) igo eta amaiera, Urkiolan izango da. Antolatzaileek adierazi dutenez, 15:00 edo 16:00 alderako Oñatin bueltan izango dira.

 

Izen ematea zabalik

Izen ematea ostegunean itxiko da. Interesa duenak, 10€-ren truke egin ahal izango du inskripzioa Aloña Mendi tabernan edo alonamendi.mendi@gmail.com helbide elektronikoan. Gogoratu, federatuta egon behar dela irteera guztietan parte hartzeko.

Urtarrileko mendi irteera. Argazkia: Mendi saila.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.