Triatloia

Triatloia
2017-01-19 12:08:33
100X100 IGERIKETA ERRONKAN PARTE HARTU ZUEN LARUNBATEAN
Beñat Ormaetxea: «Neguko lana oso garrantzitsua da udan triatloietan gozatu ahal izateko»

Triatloi denboraldia hasteko hilabete dexente gelditzen diren honetan, Aloña Mendiko ordezkariak neguko lan gogorrak egiten ari dira. Pasaden asteburuan esaterako, Aretxabaletan ospatu zen 100x100 igeriketa erronkan parte hartu zuten. Kirol gogor honetan urtebete pasa daraman, Beñat Ormaetxea gazteak, asteburuan bizi izandako esperientziaren berri eman digu.

 

Hirugarren urtez jarraian 100x100 igeriketa erronka ospatu zen larunbatean, Aretxabaletako Ibarrako igerilekuan. Iaz bezela, aurtengoan ere, Antxintxika Triatloi Taldeak antolaturiko hitzordua oso positiboa izan da. Gipuzkoako osoko lau talde aritu ziren lehian eta guztiek, Aloña Mendi barne, esperientzia eder bat partekatzeko aukera izan zuten.

 

Emaitza gutxienekoa bada ere, Getariako taldea izan zen 10 kilometroak osatzen azkarrena (2:07:10). Antxintxikako triatletek lortu zuten bigarren postua eta txantxikuarrak izan ziren hirugarren. Zortzi igerilarik osatu zuten Oñatiko taldea eta horietako batek, Beñat Ormaetxeak, Aretxabaletan bizi izandako esperientziaren berri eman digu.

 

«Oso esperientzia polita izan zen. Niretzat aurreneko aldia izan da eta igeriketan denbora gutxi daramadala ikusirik, pozik nago egindako lanarekin». Ormaetxeak, probaren gogortasun maila ere azpimarratu nahi izan digu: «Hasierako serieak oso ondo egiten dira eta batetik bestera, ondo errekuperatzen zara baina erditik aurrera, nekea pilatzen denean, proba asko gogortzen da».

 

Oñatiarrek 2:17:45 osatu zuten erronka eta Ormaetxearen aburuz, kalitate handiko entrenamendua izan zen larunbatekoa: «Entrenatzen serieak eta egiten ditugu, baina era honetako erronka batean beste erritmo batean aritzen zara; daukazun guztia ematen baituzu».

 

Triatloi denboraldia helburu

Asteburuko erronkaz hitz egin ostean, denboraldirako dituen helburuetaz ere aritu gara gazte mailako triatletarekin. «Aurten triatloietan zentratu nahiko nuke. Iaz probatu nituen eta asko gustatu zitzaizkidan» onartu digu. Hala ere, Duatloiak ere egingo ditu: «Prestaketa gisa hartuko ditut. Oraindik ez daukat oso garbi zeintzuk egingo ditudan, baina banakaren batean irtengo naiz» dio.

 

Maiatzerako hilabete dexente gelditzen diren arren, aurredenboraldi on bat egitearen garrantziaz ere mintzatu da Ormaetxea: «Neguko lana oso garrantzitsua da udan triatloietan gozatu ahal izateko». Ikasteko eta hobetzeko tarte handia ikusten du txantxikuarrak. «Junior mailako sailkapenetan aurrean ibili nahiko nuke, baina garbi daukat oraindik asko daukadala ikasteko. Eta hori izango da aurtengo helburu nagusia» dio.

 

Ormaetxeak eskaini digun elkarrizketa entzun nahi izatera, sakatu beheko podcastean:

 

Ormaetxea, iazko denboraldian. Argazkiak: Aloña Mendi Triatloi.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.