Besteak

Besteak
2017-01-17 15:37:06
FORU ALDUNDIEK ETA ASMOZ FUNDAZIOAK ANTOLATU DUTE ELKARLANEAN
Zabalik da Eskola Kiroleko monitoreen online ikastaroko izen ematea

Zabalik da atzodanik, Eskola Kiroleko monitore ikastaroan izena emateko epea. Foru Aldundiek eta Asmoz fundazioak elkarlanean antolatu dute eta aurtengoa, 7. edizioa izango da. Nagusiki, lehiaketetan parte hartzen duten taldeen edo kirol ekintzetan hasi berriak direnen arduradun izan nahi duten pertsonei zuzenduriko online ikastaroa da.

 

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, Eskola Kiroleko monitoreak izeneko online ikastaroaren 7. ekitaldia aurkeztu berri dute. Atzo zabaldu zen izen ematea eta hilaren 29ra arteko epea izango dute interesatuek inskripzioa egiteko. Ikastaroak 50€ kostua izango du eta otsailaren 27an hasi eta martxoaren 26an amaituko da.

 

Eskola kiroleko teknikari gisa lanean ari direnei edo zeregin horretan lan egin nahi duten pertsonei zuzendua dago. Bereziki, heziketa fisiko edota kirol titulaziorik ez duten edota heziketa fisiko eta kirolarekin lotura zuzenik ez duten ikasketarik burutzen ez dabilenei bideratua dago. Ikastaroan parte hartzeko gutxienezko adina 16 urtekoa izango da eta ikasketei dagokienean, D.B.H.-ko titulazioa izatea ezinbestekoa izango da.

 

Online metodologia

Ikastaroa on line izango da, aurrez-aurreko saio praktikoez osatua. Honez gain, ikasleak ikastaroko irakasle laguntzaile baten zerbitzu zuzen, etengabe eta pertsonalizatuaz gozatzeko aukera izango du.

 

Iraupenari dagokionez, 20 ordu teoriko egin ondoren, praktikak osatuta amaituko da ikastaroa. Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak, Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako ziurtagiria jasoko dute ikastaroa gainditzen duten parte hartzaileek.

 

Informazio gehiago [hemen].

 

Eskola Kiroleko monitoreen ikastaroko izen ematea zabalik da. Argazkia: kirikirola.blogspot.com

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.