Eskubaloia

Eskubaloia
2017-01-16 17:13:25
LEHEN POSTUA KENDU DIO ALOÑAK ZARAUTZI ASTEBURUAN
Lider sendo baten itxura

Muñoz Izarraitz Aloña Mendik, kolpe handia eman du asteburuan. Zarautz liderra, bere etxean 20-21 menperatu ostean, sailkapen burua hartu baitu Francisco Benitoren taldeak. Bigarren itzulia hasi besterik ez da egin, baina orain arteko zenbakiak ikusirik, talde oñatiarra, kategoriaz igotzeko faborito nagusia da uneotan.

 

Bigarren Lurralde mailako aurreneko bi sailkatuen arteko norgehiagoka jokatu da asteburuan Aritzbatalden. Zarautz eta Aloñak, lehen itzuli ia perfektua egin dute. Denboraldiko lehen partiduan Zubikoan 25na berdindu ostean, beste partidu guztiak irabazi baitituzte eta honenbestez, asteburukoa, kategoriako oilarren arteko lehia izan da.

 

Partida hasieratik nabari zen jokuan jarri ziren puntuen garrantzia. Neurketa oso lehiatua izan zen eta Aloñak oso partida serioa burutu zuen. Atsedenaldira iritsi orduko, bi goleko abantaila zuten txantxikuarrek markagailuan (11-13). Diferentzia txikia bazen ere, Benitoren mutilek oso ondo kudeatu zuten eta bigarren zatian, uneoro, aurretik joan ziren. Zarauztarrak markagailua iraultzen saiatu ziren baina gehienez, gol bakarrera hurbildu ziren. Hori horrela, azken minutuak emozioz beterikoak izan ziren eta azkenean, 20-21 emaitzaz amaitu zen norgehiagoka oñatiarren alde.

 

Aloñaren esku

Asteburuko garaipenak pisu handia izan dezake igoera lortzerako orduan. Jokuan jarri ziren puntuak irabazteaz gain, aurkari zuzenari bi kendu baitzizkion eta hori gutxi balitz, averagea ere, Aloñaren aldekoa da uneotan. Bigarren itzulia hasi besterik ez da egin eta oraindik, zortzi partidu jokatu beharko ditu Benitoren taldeak liga amaitu aurretik. Lehen itzulia errepikatzeko gai bada, igoera eskuetan izango luke Aloñak.

 

Dena den, partidak kantxan irabazi behar dira eta hemendik aurrera faborito papera hartuko badu ere, orain arte egindakoari jarraipena eman, eta konfidantzak alboratzea komeni da. Asterokoan zentratu eta partiduak banan banan irabaziz soilik iritsiko baitira helburu nagusira.

Garaipen oso garrantzitsua lortu du Aloñak asteburuan. Argazkia: Eskubaloi saila.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.