Txirrindularitza

Txirrindularitza
2017-01-12 10:41:45
URTARRILAREN 19RA ARTE EGIN AHAL IZANGO DA
Zikloturista lizentzia berritzeko aukera eskaintzen ari da egunotan Aloña Mendi

Aloña Mendiko Txirrindularitza sailak zikloturista lizentzia berriak tramitatzeko aukera eskaintzen ari da. Asteartean hasi eta urtarrilaren 19ra bitartean, saileko arduradunak Aloña Mendiko bulegoetan egongo dira herriko bizikleta zaleei tramitazioak egiten laguntzeko.

 

Oñatiko zikloturistek Aloña Mendiko txirrindularitza sailaren bidez tramitatu ahal izango dute berriz ere 2017 urterako lizentzia berria. Asteartean zabaldu zuten aukera eta gaur, datorren asteartean, asteazken eta ostegunean, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara egongo dira Aloña Mendiko bulegoetan ziklismo saileko arduradunak.

 

Urtero moduan ordainketa Gipuzkoako Txirrindulari Federazioaren kontu korrontean egin beharko da eta ziurtagiria, Aloña Mendiko bulegotara eraman beharko da aipatutako egun eta orduetan. Lizentziak otsailean jaso ahalko dira, bere momentuan zehaztuko den egunetan.

 

Lizentzia autonomikoak 115€ balioko ditu eta nazionalak 120€. Elkarte batean ez dauden zikloturistek, beraien kasa egin ahal izango dute tramitazioa, baina azken kasu honetan, aurrez aipaturiko prezioei 10€ gehitu beharko zaie.

 

Betebeharrak

Lizentziak Aloña Mendiren bitartez tramitatu ahal izateko, beharrezkoa izango da elkarteko txirrindularitza saileko bazkide izatea. Bazkide kuota 8€ urtekoa da eta bulegoan bertan lizentzia tramitatzean, bazkide egiteko aukera eskainiko da. Era berean, lizentzia berria tramitatzeko, N.A.N. eta telefono zenbakia, eta helbide elektroniko bat eman beharko da. Iazkoa berritu nahi dutenek ordea, ez dute zertan datu horiek eraman beharko baina bi kasuetan, diruaren ordainagiria erabamatea beharrezko baldintza izango da.

 

Txirrindularitza saileko arduradunek jakinarazi nahi dute beraien bidez tramitatutako lizentziez soilik arduratuko direla. Beste bide batetik tramitatzen diren lizentziez ez direla arduratuko, alegia.

Zikloturista lizentziak berritzen ari da Aloña egunotan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.