Bere kirol ibilbideko denboraldirik onena osatu du. Urtean egin dituen 50 bat lasterketetatik 12tan, podiumean amaitu du. Horietako lautan (Deba, Antzuola, Gipuzkoako erlojupekoa eta Mendaro) garaipena lortuz. Zenbaki ikusgarri horiei esker, 2016 Oñatiko kirolari onenaren saria irabazi berri du.
Udalaren eta herriaren aitortza jaso berritan, OK Magazinearen deiari erantzun dio Murgiondok. Atzoko saria eskuetan duela, deboraldian bizitakoaz, errekonozimenduaz eta etorkizunaz hitz egin digu urtarriletik aurrera Ampoko txirrindulari izango den Xabi Murgiondok.