Triatloia

Triatloia
2013-06-07 12:54:15
Asteburuan Autonomien arteko txapelketa ospatuko da Xixonen
Mikel Ugarte oñatiarra Euskal Selekziora deitu dute

Larunbat eta igande honetan Autonomien arteko triatloi Txapelketa ospatuko dute Xixon-en (Asturias). Bertan Euskal Selekzioak emakumezkoen eta gizonezkoen taldearekin 12 ordezkari eramango ditu lehiaketara.

 

Gizonezkoen selekzioan oñatiar bat izango da; Mikel Ugarte. Denboraldi bikaina osatzen ari da triatleta gaztea eta konbokatoria honekin, merezitako errekonozimendua iritsi zaio. Irteera gaur bertan egingo dute, arratsalde partean, eta ondoren Xixon-eko Hotel Begoñan hartuko dute ostatu. Sprint distantzian (750-20-5) lehiatuko dira larunbat arratsaldean eta asteburua Asturias aldean igaro ondoren, igandean bueltatuko da espedizioa Euskal Herrira.

 

Hemen daukazue txapelketaren inguruko informazio guztia:

Mikel, aurtengo triatloi batean uretatik irtetzen.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.