Pilota

Pilota
2016-12-07 13:05:17
SAILEKO HAINBAT ORDEZKARI, OÑATI IRRATIAN IZAN ZIREN ASTELEHENEAN
Azken urteetako momenturik hoberenean dago pilota saila

Kantitatez eta kalitatez, azken urteetako momenturik hoberenean dago Aloña Mendiko pilota saila. Pilota eskolatik hasi, eta senior mailara arteko 86 pilotari daude uneotan klubean eta horrek agerian uzten du azken urteetan eginiko ahalegina, emaitzetan ere antzematen hasia dela dagoeneko.

 

Aloña Mendiko pilota saila zorioneko dago. Azken urteetako momenturik gozonetariko bat igarotzen ari dela jakinarazi zuten astelehenean saileko rdezkariek Oñati Irratian. Sergio Uriarte entrenatzailea, Ander Biain gazte mailako pilotaria eta Mikel Tatiegi zuzendaritzako kideak uneotan bizi duten egoeraren azterketa sakona egin zuten astelehen arratsaldeko kirol tarte nagusian. «Pozik gaude bai. Saila haziz doa eta pilotariak geroz eta maila altuagoan jokatzen ari dira» zioen Uriartek.

 

86 pilotarirekin lan egitea polita bada ere, egunerokoak ondo funtzionatu ahal izateko, lanak «oso ondo antolatu behar direla» onartu zuen Uriartek. Zuzendaritza eta kirol arloaren arteko «elkarlana» goraipatuz.

 

Gastuak ugaritu

Kanpotik kirol merkea badirudi ere, denboraldi batean diru asko xahutzen dela onartu zuten saileko kideek. «Pilotari gehiago izateak, gastua areagotzea dakar. Material gehiago behar da, azterketa medikuak...uste baino gastu gehiago daude eta hein handi batean, horregatik jarri dugu martxan bazkide kanpaina» zioen Tatiegik.

 

Azken urteetan izandako gorakadak, hainbat behar sortu ditu eta gastu guztiei aurre egiteko, laguntza beharra ikusi dute. Bazkide egiten denak, 20€-ko kuota ordaindu beharko du urtero eta horren truke, hainbat abantaila eskainiko dizkio sailak, laguntza eman duen horri. «Afariak, gosariak...hainbat zozketa egingo ditugu hilero». Momentuz, herriak eman duen erantzunarekin «pozik» dagoela onartu zuten pilota saileko ordezkariek.

 

Kirol arloan, etenik ez

Denboraldian bete-betean murgilduta, ostiral eta larunbatero makina bat partida jokatzen dituzte Aloña Mendiko pilotariek. Eta aurrera begira gainera, lehiaketa garrantzitsuak etorriko direla adierazi zuen Uriartek. 

 

Helburuei buruz galdetuta, jokatzen dituzten txapelketa guztiak ondo lehiatzea omen da entrenatzailearen erronka nagusia baina Uriarte berak, zein Biain pilotariak, datorren urtean jokatuko den Herrien Arteko pilota txapelketa gorriz markatuta dutela onartu zuten. «Oso talde orekatua daukagu eta aurten senior mailan pilotari berriak hasi direla kontutan hartuta, interpueblosean papel oso ona egin dezakegula iruditzen zaigu».

 

Ordubetez luzatu zen irratsaioan, bazkide kanpaina, eguneroko lanak, saileko aurrekontua eta pilotarien kontu pertsonaletaz ere mintzatu ziren Uriarte, Biain eta Tatiegi. Solasaldi guztia entzuteko, sakatu beheko podcastean:

 

Kadete mailako pilotariak saria jasotzen, iazko denboraldian.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.