Atletismoa

Atletismoa
2016-12-06 19:10:14
ASTEBURUAN ITZULI DA LEHIAKETETARA, MARTXOTIK LESIONATUTA EGON OSTEAN
Irribarrea itzuli zaio Sara Gomez korrikalariari

Urte oso txarra igaro du belauneko lesio baten erruz, baina Sara Gomez itzuli da. 2015eko Oñatiko kirolari onenaren saria jaso ostean, ia urte guztia lehiatu ezinik ibili da. Oraindik bere sasoi puntu hoberenetik urruti badago ere, normaltasunera bueltatzeko irrikitan dago Aloña Mendiko korrikalaria. Lehen urratsa pasaden asteburuan bertan eman du Zarautzen.

 

2015ean bere kirol ibilbideko une gozoena bizi ostean -herriko kirolari onenaren saria jaso zuen-, kirolaren alde gogorrenean murgilduta egon da azken hileotan Sara Gomez korrikalaria. Belauneko lesio batek txapelketetatik kanpo utzi dute oñatiarra eta martxoaz geroztik, korrika egin ezinik ibili da. «Ez da erraza izan. Belauna lehenik, iskioa ondoren, kirolaren alde iluna ezagutu dut» onartu digu Gomezek.

 

Azken asteetan, arazo fisikoak ia desagertu egin zaizkio eta hobeto zegoela ikusirik, pasaden igandean Zarautzeko bikotekako lasterketan parte hartu zuen. «Oso gustora aritu nintzen. Minik gabe osatu nuen proba eta hori albiste oso ona da niretzat» zioen.

 

Hileotan asko ikasi omen du eta aurrera begira gogotsu dagoela gaineratu zigun atzo goizean egin genuen elkarrizketan. Momentu hauetan Gomezek helburu bakarra jarri nahi dio bere buruari: «Minik gabe entrenatu eta lehiatzea soilik eskatzen dut. Hori lortzen badut, poliki-poliki joango naiz nire maila hoberenera gerturatzen» gaineratu du.

 

Igandean Zarautzen izan zituen sentsazioetaz, eta orokorrean etorkizunera begira dituen helburuetaz mintzatu zaigu Gomez. Hemen daukazue elkarrizketa guztia entzungai:

 

 

Gomez, Igandean Zarautzeko lasterketa amaieran.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.