Eskubaloia

Eskubaloia
2016-12-02 12:11:44
2. LURRALDE MAILAKO TALDEAK LIDERTZA HARTU DEZAKE ASTEBURUAN
Anaia txikiak ere, protagonista izan nahi du

Aurtengo denboraldian sortu berri den 2. lurralde mailako gizonezkoen senior taldea denboraldi bikaina osatzen ari da. Jokaturiko zazpi partidetan sei garaipen, eta berdinketa bat lortuta, lidertzatik puntu bakarrera dira Francisco Benitorenak. Igandean, Munttarpe liderraren kantxan jokatuko dute eta garaipena lortuz gero, sailkapenaren gorenean amaituko dute jardunaldia txantxikuarrek.

 

Nazional mailako anaia handiak eraman ditu laudorio guztiak azken urteotan eskubaloi saileko familian. Kantxa gaineko errendimendua itzela izan da eta ondo irabazitako protagonismoa bereganatu du Aitor Aranbururen taldeak azken urteotan. Hala ere, anaia berri bat etorri da aurten familiara eta maila apalagoan ari badira ere, Francisco Benitoren mutilek protagonista izan nahi dute.

 

2. lurralde mailan denboraldi bikaina osatzen ari dira eta zazpi jardunalditan sei garaipen eta berdinketa bat lortuta, sailkapeneko bigarrenak dira oñatiarrak. Asteburuan baina, urrats bat gehiago emateko aukera izango dute Benitorenek. Igandean (11:30) Munttarpe liderraren kantxan jokatuko dute eta lezotarrak puntu bakarrera daude. Garaipena lortuz gero, lidertzan amaituko luke jardunaldia Aloñak: «Partida zaila izango da, baina irabazteko asmoz kantxaratuko gara» adierazi du astean, Lander Elorza jokalariak.

 

Talde giro bikaina

Lander Elorza eta Aitor Biain jokalariak, Oñati Irratiko kirol saioan izan ziren asteazkenean eta taldearen ezaugarriak azaltzeaz gain, igandeko partidaren hausnarketa ere egin zuten. Biek ala biek, senior mailako bi plantillen artean dagoen giro bikaina azpimarratu nahi izan zuten: «Elkarrekin entrenatzen dugu eta talde bakarra gara. Batzuek kategoria batean jokatzen dute eta beste askori, asteburuan bi lekuetan jokatzea egokitzen zaigu» gaineratu zuen Elorza atezainak.

 

2. lurralde maila, xumea dela ere onartu zuten: «Sailkapena begiratu besterik ez dago. Hiru talde nabarmen aurretik gaude eta nik uste gure artean jokatuko dugula igoera». Alde horretatik, gabonak bitartean, egutegi konplexua izango dute Benitorenek.

 

Anaia handiaren itzalean ari badira ere, garbi dago taldeak hazten jarraitu nahi duela. Eta ikasten jarraitzeko, indartsuenen aurka lehiatzea izaten da onena. Ea ba asteburuko aukera aprobetxatzen duten. Asteazkeneko elkarrizketa osoa entzun nahi izatera, sakatu beheko podcastean:

 

Muñoz-Izarraitz taldeko jokalariak garaipen bat ospatzen.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.