Txirrindularitza

Txirrindularitza
2016-12-02 11:16:51
ARETO BIZIKLETA SAIOAK %100 EUSKAL MUSIKAZ GIROTUKO DIRA
Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du egunotan Zubikoa kiroldegiak

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Udalaren Euskara-Hezkuntza sailak, Oñatiko Ikastetxeek eta bertako Guraso Elkarteek elkarlanean egitarau oparoa adostu dute abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Tartean, Zubikoa kiroldegiko spinning zerbitzuak ere, keinu bat egingo dio egun berezi honi.

 

Aste honetan bertan, kiroldegiko spinning saio guztiak euskal musikaz lagunduta egiten ari dira, Kirola Euskaraz programaren barruan. Ekimen honek, 250 euskal abestiz osatutako pen-drive bat jarri zuen duela bi urte bailarako kiroldegietako areto txirrindularitzako monitoreen esku. Aritz Alustiza musikari bergararrak eta Eli Rodriguez Bergarako kiroldegiko begiraleak osatu zutelarik aipatu bilduma.

 

Areto txirrindularitzako saioetan, euskal musika gehiago erabiltzea lortu nahi da ekimen honekin. Bilduma honi esker, euskal musika erraz aurkitzeko aukera izango dute begiraleek. Oñatiko kiroldegian gaur egun hainbat talde ari dira areto bizikleta saioetan, eta ezinbestekoa iruditzen zaie egitasmoaren bultzatzaileei euskal musikak ere hor bere tokia izatea. Aste honetan ez ezik, datorren asteko saioetan ere, %100 euskal abestiz girotutako klaseak emango dira.

Areto bizikleta saioak %100 euskaraz izango dira datozen egunotan. Argazkia: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.