Besteak

Besteak
2016-11-30 10:40:34
KIROL AZPIEGITUREN PLANGINTZA HERRITARREKIN AZTERTU NAHI DA
Talde eragilea sortzeko deialdia egin du Udalak

Pasa den urriaren 22an kiroldegiko igerilekua eta gimnasioa berritzeko dauden aukeren inguruko bilera irekia egin zen. Chocarro&Herranz arkitektoek landutako aurreproiektuen arabera, 5 milioi euro inguruko inbertsioa egin beharko dela azaldu zen bertan. Diru kopuru handia dela ikusita, plangintza hori herritarren iritzia kontuan hartuz egin behar dela iritzi dio Udalak. Horretarako talde eragile edo motor bat sortzeko deialdi irekia egin du. Interesa dutenek, abenduaren 2a baino lehen eman beharko dute izena kiroldegian.

 

Azken urteetako diagnosi eta aurreproiektuak aztertuta, Udalak beharrezkoa ikusi du herriko kirol azpiegituren plangintza bat egitea, etorkizunera begira, lehentasunak finkatu asmoz. Eta plangintza hori herritarren iritzia kontuan hartuz egin nahi da. Horretarako talde eragile edo motor bat sortzeko deialdi irekia egin berri du. Talde eragileko kide izateko prest dauden herritarrek, kiroldegiko zuzendaritzan eman dezakete izena ostirala bitartean.

 

Bide orria

Herriko behar honi irtenbide ahalik eta egokiena emateko, ondorengo bide orria proposatu nahi du Udalak: gaur egungo instalazio eta ekipamenduen egoera eta erabileraren diagnostikotik abiatuz, epe ertain luzerako proiekzio bat egitea. Honi ate joka dauden kirol praktika eta joera berrien aurreikuspena gehituz eta betiere, instalazio eta ekipamenduen hobekuntza proposamen bat eginez.

 

Informazio hori oinarri, lehentasunak proposatuko lirateke. Eta proposamen horiek definitzera iristeko, herritarren iritzia kontuan hartu nahi du udalak. Horretarako egin da hain zuzen ere, talde eragile edo motor bat sortzeko deialdia. 

 

Zereginak

Lehentasunen proposamenera iristeko bidean, urrats bakoitzean, talde eragile horren zereginak eta inplikazio maila denon artean adostuko dira abenduan egingo den bilera batean. Helburua ahalik eta jende gehien batzea da, talde anitza sortzeko bai adin, sexu, jatorri, kirol ohitura, etab. dagokionean. Udalak animatu egin nahi ditu herritarrak parte hartzera.

Zubikoa kiroldegian egin beharreko aktuazioa da gai nagusietako bat.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.