Atletismoa

Atletismoa
2016-11-28 17:42:07
EKAINAREN 4AN EGINGO DA ELKARTASUN LASTERKETA
Lasterbideanen bostgarren ekitaldia Oñatin egingo da

Lasterbidean probaren bostgarren ekitaldia Oñatin egingo da. Larunbat goizean ekarri zuten lekukoa Araiatik gurera, eta ondoren plazan egin zen aurkezpen ekitaldian antolatzaileek jakinarazi zutenez, Euskal errepresaliatuen nazio elkartasun lasterketa, ekainaren 4an ospatuko da.

 

Azken lau urteetan Oiartzun, Larrabetzu, Berriozar eta Araian ibili ostean, Oñatira etorriko da Lasterbidean izeneko nazio elkartasun lasterketa 2017 urtean. Hain zuzen ere, Arabako herritik korrika ekarri zuten larunbatean testigua gurera. 65 korrikalarik egin zuten bi herrien arteko ibilbidea eta ondoren Foruen Enperantzan egin zen aurkezpen ekitaldian jakinarazi zenez, lasterketaren bostgarren ekitaldia ekainaren 4an ospatuko da.

 

Lasterketa baino, herri ekimena eta nazio elkartasun jaia da Lasterbidean. Kirolaren espresiotik, korrikaren esparrutik zehazki, euskal errepresaliatu politikoen eta beraien gertukoen eskubideen aldeko elkartasun keinua egin nahietik sortu zen ekimena. Etxetik urrun bizi direnak etxera ekartzeko bidea irudikatu nahi da lasterketa herrikoi honen bidez.

 

1500 lagun batzearen erronka

Antolatzaileek, Euskal Herritar guztiei dei egin nahi diete egun berezi honetan ekimenean parte hartu dezaten. «Bostgarren ekitaldian, 1.500 lagunek korrika egitea lortu nahi dugu» esan zuten. Iazko ekitaldian esaterako, ia 500 korrikalari elkartu zituen ekimenak eta horietatik 21, Oñatitik joandakoak izan ziren. Aurrez, Berriozarren 541, Larrabetzun 623 eta Oiartzunen 681 korrikalari batu ziren.

 

Elkartasun lasterketa honen bidez, ia hiru hamarkadako ibilbide luze honen amaierara iritsi nahi da. «Laster bidean, laster etxean!» aldarrikapenaz itxi zuten prentsaurrekoa antolatzaileek.

Larunbatean egin zuten aurkezpena plazan. Argazkia: Lasterbidean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.