Besteak

Besteak
2016-10-21 13:34:24
CHOCARRO&HERRANZ ARKITEKTO TALDEA OÑATIN IZANGO DA
Kiroldegia berritzeko proiektuen inguruko saio irekia egingo da bihar

Kiroldegia berritzearen inguruko hausnarketa herritarrekin partekatzeko, informazio saio irekia egingo da bihar Gaztelekuan, 11:00etan. Herritar guztiei irekitako deialdia da eta aurreproiektua diseinatu duten arkitektoak ere, Oñatin izango dira. Udalaren asmoa, talde motor edo eragile bat sortzea da.

 

Uztaila amaieran aurkeztu zituen Udalak, Zubikoa kiroldegia eraberritzeko eskuartean dituen aurreproiektu ezberdinak. Oinarri hori eskuartean duela, orain, aurrera jarraitu nahi da eta momentuko egoera zein den herritarrei zabaldu asmoz, Kiroldegia berritzearen inguruko informazio saio irekia egingo da bihar Gaztelekuan, 11:00etan.

 

Chocarro&Herranz arkitekto taldeak orain arteko egindako azterketaren inguruko azalpenak emango ditu, eta ondoren bertaratutako herritarren iritziak partekatzeko aukera egongo da. Udalaren asmoa, talde motor edo eragile bat sortzea da, gai honetan interesa duten herritarrekin, partaidetza prozesu baten bidez.

 

Udal teknikariak irratian

Biharko saio ireki horren harira, Oskar Carrascal eta Onintza Andres Udaleko kirol eta partaidetza teknikariak, Oñati Irratitik pasa berri dira. Kiroldegia eraberritzearen gaia kokatu ostean, aurreproiektuen egungo egoeraz eta partaidetza prozesua nola garatu den azaldu dute, besteak beste.

 

Kirol munduarekin lotura zuzena izan edo ez, gai honekiko interesa duten herritar guztiei biharko deialdira joateko gonbita luzatu diete teknikariek. Hemen daukazue elkarrizketa guztia entzungai:

 

8 kaleko igerilekua, aurreproiektuetako bat. Infografia: Chocarro&Herranz.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.