Mendia

Mendia
2016-10-14 10:13:07
IOKIN GARAI FABORITOETAKO BAT IZANGO DA
22 oñatiar irtengo dira iluntzean, Hiru Handiak mendi lasterketan

Ordu gutxi gelditzen dira Euskadiko hiru gailurrik nagusienetarikoak (Gorbeia-Anboto-Aizkorri) zeharkatzen dituen 100 km-ko lasterketaren ekitaldi berria abiatzeko. Gauerdia iristearekin batera irtengo dira abentura berezi honetan murgilduko diren 1700 kirolariak. Horietatik 22, oñatiarrak izango dira. Tartean, proba irabazteko faboritoen multzoan dagoen Iokin Garai.

 

Bi urtean behin lehiatzen den Hiru Handiak mendi lasterketa entzutesua bueltan da. Euskadin ospatzen den ultra ezagunenak XX. ekitaldia beteko du asteburuan, eta beste behin parte hartze itzela izango du. 1700 korrikalaritik gora abiatuko baitira gauerdian Ondategin kokaturiko irteera puntutik. Gehienen helburua, Araiako helmugara iristea izango da.

 

Hala ere, bada, iraupen luzeko lasterketa hau irabaztera irtengo denik eta hasiera batean faboritoen zerrendan kokatzen diren izenen artean, oñatiar bat ikus daiteke. Iokin Garaik denboraldiko azken proba izango du gaurkoa eta indar aldetik justo xamar iritsiko bada ere, gertutik jarraitzeko korrikalarietako bat izango da. Duela bi urteko lasterketan hirugarren postua eskuratu zuen txantxikuarrak eta posible den heinean, marka hori hobetzea izango da Iokinen erronka nagusia. Hala ere, Mikel Etxeberria, Zigor Iturrieta, Txus Romon edo Pedro Etxeberria bezalako aurkari gogorrak aurkituko ditu bidean; ez da erraza izango.

 

100 kilometro horietan, lurralde bakoitzeko mendirik altuenak igoko dituzte. Gorbea 11. kilometroan Araban (1482m.), Anboto 40.enean Bizkaian (1331 m.), eta Aizkorri 90. kilometroan (1528 m.) Gipuzkoan. 10.000 metrotik gorako gorabehera pilatzen duen ibilbidea osatzeko, 24 ordutako muga izango dute korrikalariek.

 

22 oñatiar irteeran

Lasterketa bat baino, kirolari ausartenentzat neurrira eginiko esperientzia, edota abentura da Hiru Handiak. Eta Oñatin perfil hori betetzen duten kirolari dexente omen daude. Azken orduko okerrik ezean, 22 txantxikuar abiatuko dira gauerdian probara. Zorterik onena guztiei!

 

Hemen zerrenda guztia:

 

- Agirre Altube, Joseba


- Azpeitia Perez, Borja


- Biain Gantxegi, Unai


- Bikuña Zubizarreta, Iñaki


- Blazquez Belon, Joseba


- Diaz Urzelai, Anton


- Frutos Gamito, Miguel Angel


- Garai Arejolaleiba, Iokin


- Garcia de Kortazar Elorza, Iñigo


- Goitia Etxezarreta, Gorka


- Guridi Dorronsoro, Imanol


- Guridi Zubia, Aitzol


- Isasti Lazkano, Iban


- Iturbe Murguiondo, Agotz


- Larrea Alava, Alberto


- Lete Biain, Xabier


- Olalde Arregui, Iker


- Perez Letamendi, Aritz


- Perez Letamendi, Ibai


- Urtaza Agirrezabal, Aitor


- Zubeldia Plazaola, Miren


- Zugasti Kortabarria, Aitor

 

Xabier Lete izango da irteeran izango den oñatiarretako bat. Argazkia: Festak.com

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.